Parte hartzeko kontseiluak

Zigoitiko udalerriko Udalaren eta Kontzejuen arteko Lankidetza Kontseilua

Zigoitiko udalerriko Udalaren eta Kontzejuen arteko Lankidetza Kontseilua lankidetzarako, parte hartzeko, kontsultarako eta informaziorako organo bat da, izaera juridiko propiorik ez duena. Parte hartzen duten erakundeen eskumenekoak diren gaiak aztertuko dira bertan, jardunbideak hobetzeko helburuarekin.

Zigoitiko udalerriko Udalaren eta Kontzejuen arteko Lankidetza Kontseiluaren funtzioak dira:

1. Kontzejuen parte hartze zuzena sustatzea, udalerriko bizitzan eragina duten hainbat gaietan, Udalak eta Kontzejuek, udalerriko gai publikoetan, ardurak partekatzeko aukera emanez.

2. Kontzejuen proposamenak jasotzea, Kontzejuen eremuan udalak dituen zerbitzuen eta jardueren gainean.

3. Herri bakoitzean eragina duten udalaren jarduerei eta akordioei buruzko informazioa eta publizitatea erraztea.

4. Udalaren Aurrekontu Orokorraren proposamenarekin lotuta, Kontzejuen proposamenak urtero jasotzea.

5. Udalak, Kontzejuen interesetan eraginen bat duten heinean, onartzen dituen diru-laguntzen gainean Kontzejuek dituzten proposamenak jasotzea.

6. Udalerriko kontzejuek egin asmo dituzten lanen edo ekintzen gaineko proposamenak jasotzea eta koordinatzea.

 

Zigoitiko udalerriko Udalaren eta Kontzejuen arteko Lankidetza Kontseiluaren osaera honakoa da:

- Lehendakaritza: Zigoitiko Udaleko alkatetza, edo eskuordetzen duen zinegotzigoa.

- Udal Korporazioa osatzen duten talde politiko bakoitzeko zinegotzi bat.

- Kontzeju bakoitzeko lehendakaritza, edo eskuordetza duen administrazio batzarreko bokala.

Idazkaritzaz Kontseiluko kide bat arduratuko da, eta gehiengo sinplez aukeratua izango da.