Datu pertsonalen babesa

Datu pertsonalak kontrolpean izateko, eta nahieran erabili eta beraien gaineko erabakiak hartzeko gaitasuna aitortzen die herritarrei. Herritar guztiek daukate beren pribatutasuna eta datu pertsonalak babespean izateko oinarrizko eskubidea.

Zigoitiko Udalak bere gain hartzen ditu 3/2018 Lege Organikoak (BOE) eta 2016/679 (EB) Erregelamenduak (BOE) datu pertsonalen babesaren arloan ezartzen dituzten legezko betebeharrak.

Datuak babesteko ordezkaria

Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO) arduratuko da datuak babesteko arloan dituzun eskubideak zaintzeaz. Araudiak sortutako figura da, eta nahitaezkoa da herri-administrazio guztietan.


DBOren eginkizunen artean, nabarmentzekoak dira tratamenduaren arduradunei eta eragileei aholkularitza ematea datu pertsonalak babestearekin zerikusia duen guztian, pertsona interesdunen eskubideak baliatzea barne, datuak babesteari buruzko araudia betetzen dela gainbegiratzea eta Zigoitiko Udaleko enplegatu publikoak arlo horretan kontzientziatzea eta prestatzea.

Zigoitiko Udalean tratatzen ari diren datu pertsonalen babesari buruz duzun edozein informazio edo zalantzari buruz ere kontsulta dezakezu. Era berean, gai horretan egiten dituzun erreklamazioetan parte hartzen dute.

DPDren harremanetarako datuak honako hauek dira: dbo-dpd@zigoitia.eus. Posta helbidea: GLOBAL FACTORY SL, Nerbioi kalea 3-5, PK 48001 BILBAO

Informazio klausulak

Datu pertsonalak lortzen diren inprimaki bakoitzean, tratamenduari buruzko oinarrizko informazio bat eman beharko da (1. geruza), gutxienez honako hauek bilduko dituena:

  • Tratamenduaren arduradunaren eta, hala badagokio, ordezkariaren nortasuna.
  • Tratamenduaren helburuak.
  • Pribatutasun-politikarako lotura: tratamenduaren informazio osoa izango du (2. geruza).


Atal honek Zigoitiko Udalaren informazio-klausulen informazio zabala (2. geruza) jasotzen du.

Datu pertsonalen gaineko eskubideak baliatzeko izapideak

Eskubideak elektronikoki erabiltzeko:

Eskuratzeko eskubidea gauzatzea (izaera pertsonaleko datuak)

Zuzenketa-, ezabapen-, mugapen-, eramangarritasun- edo aurkakotasun-eskubideak gauzatzea izaera pertsonaleko datuen inguruan

Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko formularioa

Eskubideak modu presentzialean baliatzeko, Ondategiko Bengolarra kaleko 1ean dauden herritarren arretarako udal-bulegoetara joan ahal izango zara.