Zer da Bake-Epaitegia?
Bake-Epaitegia, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegirik ez duten udalerri guztietan dagoen Justizia-Administrazioaren organoa da.
Erregistro Zibilari buruzko edozein gai Bake-Epaitegietan aztertzen da, organo judizial hori dagoen udalerriko erroldan dauden herritarrentzat. Kasu batzuetan zuzenean ebatziko dira (ezkontzako seme-alaben jaiotzen inskripzioak), eta beste batzuetan ebatzi behar duen Erregistroko Arduradunari bidaliko zaizkio, baina denak bere udalerriko Erregistro Zibilean egingo dira.
Ezkontza zibilen espedienteak.
-
Erregistro Zibilak egoitza (Eliza edo Udaletxea) duen udalerrian egindako ezkontzen inskripzioak.
-
Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen egiaztagirien laburpenak edo hitzez hitzezko egiaztagiriak ematea, egiaztagiriak Erregistro horretan edo beste edozein Erregistrotan badaude ere, azken kasu honetan Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitizkio.
-
Jaiotza edo ezkontza agiriak lekualdatzeko eskaerak.
-
Demanda zibilei dagokienez, 90,15 eurotik beherako kopuruen erreklamazioei buruzkoak bakarrik azter daitezke.
Azkenik, herritarrari bere Bake-Epaitegiak dei egin diezaioke beste Epaitegiren batek eskatu duen komunikazio-egintza edo eginbideren bat egiteko. Eginbide horiek oso garrantzitsuak dira epaiketa bizkortzeko, eta beraz, joaterik ez duenak bere Bake-Epaitegiari jakinarazi beharko dio.