Dirulaguntzak
Zigoitiko Udalak dirulaguntzak eta laguntzak emateko hainbat deialdi egin ohi du urtero, Udalaren jarduera edo programen osagarri diren jarduera edo programak garatu daitezen. Diru-laguntzen deialdiak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritako araudiaren eta Dirulaguntzaren Udal Ordenantzaren arabera arautzen dira. Dirulaguntzen helburuak, ondorioak, kostuak eta abar Dirulaguntzen Plan Estrategikoan zehazten dira.