Lege oharra
Erabilera baldintzak
Orrialde honetan Zigoitiko Udalak bere web gunean dituen eduki eta zerbitzuak zein baldintzatan eskaintzen dituen irakurri dezakezu. Web gunearen Erabilera Baldintzak dira, eta gunean sartzerakoan onartu egiten dituzu.
Udalaren identifikazioa
- Zigoitiko Udala
- Bengolarra kalea, 1
- 01138 ONDATEGI (ARABA)
- Tel.: 945 464 041
- Fax.: 945 464 052
- NIF: P0101800A
Baldintza hauek onartzea
Web gune honetan sartzeak, momentuan indarrean dauden Erabilera Baldintzak ezagutu, ulertu eta onartzea dakar. Baldintzek aldaketak eduki ditzakete unean uneko legezko arautegiaren arabera. Hau dela eta, web gunera sartzen zaren bakoitzean hauek kontsultatzea eta gure Pribatutasun-Politika bisitatzea gomendatzen dizugu.
Gunearen helburua. Erantzukizunak baztertzea
Web gune honen bitartez, gure zerbitzuen eta produktuen eskaintza edo komertzializazioaren informazioa ematen dugu. Informazioa, erabiltzaileak ikusi dezakeen bezala eskaintzen da eta Zigoitiko Udalak ez du erantzukizunik izango egoera hauen ondorioz sor litezkeen kalteetan:
Eskaintzen diren informazio, zerbitzu edota produktuak ez azaltzea, oker edo zaharkituta egotea edota web gune honetako edo honekin lotuta egon daitezkeen beste batzuetako zati batera edo gune osora sartzerakoan akatsak egotea.
Web gune hau edo hemendik sarbidea duten beste batzuk erabiltzeagatik gertatutako informazio galera edo tresneriaren kalteak.
Web gunearen erabilera
Web gune honen erabilera zure erantzukizun bakar eta esklusiboa da, eta hala onartzen duzu berariaz eta borondatez, bertara sartzerakoan.
Era berean, web gune honetako edukiak bidegabekeria baterako edo ordena publikoaren aurkako helburu bezala ez dituzula erabiliko onartzen duzu. Bestalde, zure erabilera pertsonalerako ez bada, web gune honetako edukiak ez hartzeko, kopiatzeko, zabaltzeko eta beraien bidez irabazirik ez ateratzeko konpromisoa hartzen duzu.
Jabetza intelektualaren eskubideak
Web gunean sartzeak ez du esan nahi marka, izen komertzial edo/eta zeinu bereizgarrien gainean eskubiderik duzunik. Web gune honetako marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri guztiak Zigoitiko Udalarenak edo bitarteko baten jabetzakoak dira.
Halaber, web guneko edukien gainean ez duzu ustiapen eskubiderik izango, hauen jabetza intelektuala gure erakundearena edo bitarteko batzuena izango delarik.
Legeria aplikagarria
Erabilera Baldintza hauek espainiar legeriak ezarriak dira.
Erabilera Baldintza hauek ekar ditzaketen eztabaidak konpontzeko, Zigoitiko Udala eta erabiltzailea Vitoria-Gasteizko (Araba) epaitegi eta tribunalen mende jarriko dira.