Zigoitiko Udalak bi esparrutan egiten du lan: erakundearen esparruan (udala) eta udalerriaren esparruan.
Erakundearen normalizazio-lanetarako, Udalak onartua du Erakundearen Euskararen Erabilerarako Plana, 2018-2022 epealdirako. Horren barruan, nabarmentzeko modukoa da, 2014tik aurrera, epealdirako hizkuntza irizpideak ere onartuta ditugula.
Udalerriari begira, 2018-2022 epealdirako, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana dugu indarrean.
Plan horien guztien edukia, eta orain artekoena, ondorengo dokumentuetan dago jasota.