Berdintasuna Zerbitzua
Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Arloaren sorrera
Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Arloaren sorrera
Azkeneko urteotan aurrerapen eta pausu garrantzitsuak eman dira emakumeen berdintasunari dagokionez. Gizarte harremanek eta emakume zein gizonek dituzten eginkizunek eraldaketa handia izan dute. Aldaketa garrantzitsu hauek bai mugimendu feministen eta beste emakume askoren ekarpen eta borrokari esker gertatu da, hauek ez baitute etsi oinarrizko eskubideak lortu eta diskriminazioak salatzeko ahaleginean.
Hau horrela bada ere emakumeen kontrako indarkeriari, lan-merkatuari, etxeko lanaren eta zaintzaren banaketa desberdinari edo partaidetza politikoari eta erabakiak hartzeari buruzko estatistikek, oraindik, eginkizun handia dagoela esaten digute. Estereotipoetan oinarritutako desberdintasunak botere publikoek esku hartu behar izatea eragin du, izan ere, benetako berdintasuna lortzeko beharrezkoa da berdintasunezko gizartea eragozten duten oztopoekin amaitzea.
Erantzukizun horren harira, gero eta gehiago dira administrazio publikoan emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak sustatzen ari diren erakundeak. Udalak, pertsonengandik hurbil dagoenez, oso garrantzitsua da berdintasunezko gizartea ahalbidetzen duten politikak bultzatzeko orduan. Hurbiltasun horrek emakume eta gizonen premiak hobeto ezagutzea ahalbidetzen du.
Testuinguru horretan sortzen da 2016ko azken hilabeteetan Gorbeialdeko kuadrillaren berdintasun zerbitzua.
Lehenago, 2015an hain zuzen ere anortu eta martxan jartzen da Zigotian, Emakume eta gizonen arteko I Berdintasun Plana ( eskuraggari dago web gune honetan)
Kuadrillako berdintasun Arloaren kontaktua- berdintasun teknikaria:
berdintasuna@gorbeialdea.eus
945 430 167
Berdintasun I udal Plana
Zigoitiko Udalak parte hartze prozesu bat abiatu zuen, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko eta Genero Indarkeriaren aurkako Lehenengo Plana egiteko. Eskuhartze "integral, koordinatu eta zeharkako" bat egiteko helburua zuen, eta sexuen arteko berdintasunaren aldeko borrokan paper eraginkor bat izateko asmoa zuen.
Lehenengo urratsa honakoa izan zen: udalerrian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak gaur egun zein egoera zuen jakiteko diagnostiko bat egitea. Horretarako, eskura genituen datu objetiboak eta udalerriko elkarteen sareak zituen gaiari buruzko iritzi eta pertzepzioak jaso genituen. Proiektu honek Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso zuen. Diagnostikotik ateratako orientabide estrategikoak baliagarri izan ziren Berdintasun I. Plana egiteko.
"Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren diagnostikoa" ikusteko, erantsitako agirira jo.
Bigarren urratsa, berdintasunaren gaineko Diagnostikoan zehaztutako lerro estrategikoei jarraituz, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunerako 2015-2018 epealdirako I. Udal Plana egitea izan zen. Plana egiten honakoek hartu zuten parte: korporazioko kideek, udaleko eta Zuiako Koadrilako talde teknikoak, Gizarte eta Kultur Zentroko eta Eguneko Arretarako Landa Zentroko zerbitzuen ardura duten langileek, kanpoko aholkularitza espezializatuak eta Zigoitiko elkarteek. Gainera, Emakunderen eta Arabako Foru Aldundiaren ezinbesteko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza ere jaso zuen.
Adostutako behin betiko testua Zigoitiko Udalbatzak onartu zuen, osoko bilkuran, 2015eko martxoaren 26an.
Plan honetan berdintasunaren esparruan landuko diren hobetu beharreko atalak daude jasota, eta baita, esparru bakoitzean, 2015-2018 epealdian gauzatuko diren ekintza zehatzak ere. Ekintza horien exekuzio -kronograma ere badago, eta baita egindako lanaren jarraipena eta ebaluazioa ere.
Erantsitako dokumentuan daukazu edukia kontsultagai.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean
Gaineratutako agiriak
- Berdintasun diagnostikoa Berdintasun diagnostikoa Formato:pdf | Tamaina: 852Kb
- Berdintasun I. Plana 2015-2018 Berdintasun I. Plana 2015-2018 Formato:pdf | Tamaina: 284Kb
- Berdintasun 1. Udal Planaren jendeaurreko aurkezpena Berdintasun 1. Udal Planaren jendeaurreko aurkezpena Formato:pdf | Tamaina: 1Mb
Zigoitiko Berdintasun Lan Taldea
Lan-talde hau I. Berdintasunerako Udal Planaren ezartzean eta segimenduan parte hartzearen interesatuta dauden udalerriko pertsonekin osatu da.
Gaineratutako agiriak
- 2016/01/21eko bileraren akta 2016/01/21eko bileraren akta Formato:pdf | Tamaina: 123Kb
- 2016/02/02ko bileraren akta 2016/02/02ko bileraren akta Formato:pdf | Tamaina: 35Kb
- Emakumearen Nazioarteko Eguna dela kausa Berdintasun Lan Taldearen adierazpena Emakumearen Nazioarteko Eguna dela kausa Berdintasun Lan Taldearen adierazpena Formato:pdf | Tamaina: 79Kb
- 2016/6/9ko bileraren akta 2016/6/9ko bileraren akta Formato:pdf | Tamaina: 99Kb
- 2016/9/19ko bileraren akta 2016/9/19ko bileraren akta Formato:pdf | Tamaina: 312Kb
- Berdintasun lan taldearen akta 2017/02/13 Berdintasun lan taldearen akta 2017/02/13 Formato:pdf | Tamaina: 300Kb
- Berdintasun Lan Tardearen Akta 2017/03/27 Berdintasun Lan Tardearen Akta 2017/03/27 Formato:doc | Tamaina: 298Kb
- Bilera akta 2017/07/03 Bilera akta 2017/07/03 Formato:doc | Tamaina: 114Kb
- 2018/03/01 bilera akta 2018/03/01 bilera akta Formato:pdf | Tamaina: 641Kb
- 2019/05/07 bilera akta 2019/05/07 bilera akta Formato:pdf | Tamaina: 113Kb
Campaña Beldur Barik en fiestas
Jaietan ere Beldur Barik Kanpaina
Campaña Beldur Barik en fiestas
Jadanik, uda hemen dugu eta horrekin batera Kuadrillako herrietako jaiak.
Askotan jai eta dibertsioak neska eta emakumeen aurkako eraso sexistak burutzeko aitzakia eskaintzen du. Uda eta jaietan eraso hauen hazkunde nabarmena izaten da.
Datu zehatza da, jaietan eta batez ere, gazteen artean, “indar gutxiko” izeneko erasoak izaten direla, ahozko erasoak, nahi ez diren zirri eta behin eta berriz ukitzeak jai-eremuetan. Askotan, erantzuna ematera ausartzen diren neska gazte askok krikatuak izaten dira. Erasotutako emakumeen autoestimua, segurtasun irudipena eta beraien eskubideen gozamena murrizten dira. Arazo honen iturria botere harreman ezberdinak dira, gizarteak gizon eta emakumeei bestelako tratua ematen die.
Aldarrikapena indarrean mantendu behar dugu, jaietan ere, eraso sexistarik ez, jaiak berdintasunez gozatzea emakumeen eskubidea da, inolako erasorik pairatu gabe. Eraso matxista jaia ez ezik guztion arteko elkarbizitza ere ulertzeko era okerra da. Gure herri eta gure jaietan eraso sexistarik ez gertatzea lortu behar da, eta horretarako gizarte osoak ahaleginak burutu behar ditu.
Hau guztia errealitate gatz izanik, Gorbeialdeko kuadrillako berdintasun arloa martxan jarri du prebentzioa eta sentsibilizazio kanpaina Emakunderen laguntzarekin. Kasu honetan jai eremuetan gazteei zuzendutako kartelak jarriko dira ondorengo leloarekin: KALEAK, GAUAK ETA JAIAK GEUREAK DIRA !
Gaineratutako agiriak
Adierazpen instituzionalak
Zigoitiako emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa
"Zigoitiako emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa" Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun Zerbitzuak prestatutako ikerketa, Murgibe berdintasun Aholkularitzaren laguntzaz egindakoa da 2017an.
Helburu nagusia Zigoitiako emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko Ikerketa bat egitea da. Helburu orokor hau hurrengo helburu zehatzetan zehazten da:
- Zigoitiako udalerrian dauden elkarte motak, administrazio-batzarrak, auzoko batzarrak, eta bere osaera sexuaren arabera bereizita aztertu (zuzendaritza batzordeak, bazkidetutako pertsonak).
- 2013 urtez geroztik emakume eta gizonezkoen presentziari buruzko eboluzioaren azterketa kuantitatibo bat egin.
- Erakunde hauetan dagoen lidergo egoerara hurbilketa bat egin genero- ikuspegi batetik abiatuz eta hiritarren partaidetza sustatuz.
- Bai batzuei eta bai besteei bizitza sozial eta politikoan parte hartzera motibatzen dieten arrazoiak ezagutu.
- Erantzukizun postuetara sartzeko garaian emakumeek pairatzen dituzten eragozpenak antzeman.
- Denbora erabiltzeko moduak eta estiloak ezagutu: ordaindutako lana, etxeko lanak, mendekotasuna duten pertsonen zaintza, kirol-praktikak, etab.
- Erakunde motaren arabera baliabide publiko eta pribatuen erabilera aztertzea (egiturak, bertakoak, aurrekontuak, ikusgaitasuna eta ikuskapena,..).
- Erakundeen barruan lan dinamikak nola garatzen diren aztertu (ordutegiak, bileren maiztasuna, jarduerak, etab.)
Behealdean duzue eskuragarri ikerketa osoa.
Gaineratutako agiriak
Zigoitia Berdinsarean
Apirilaren 25ean Zigoitiko udaleko plenoak onartu egin zuen Berdinsareko partaide izateko eskaera bidaltzea, hau izanik, Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun Zerbitzuko helburu estrategikoenetako bat parte diren udalentzako. Kuadrillako herrien sarrera jauzi garrantzitsu bat da alde kualitatiboari dagokionez baina baita berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren kontra egiten duten lanari dagokionez.
Berdinsarea, Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea da. 69 udalerrik osatzen dute. Urtero, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2018an Aiara/Ayala, Zuia eta Bergara eta 2017an Urduña, Andoain eta Larrabetzu eta 2016ean Bedia, Oñati eta Ordizia atxiki direnez, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %79 baino gehiagora iristien da gaur egun.
Sarearen helburua hauek dira, toki administrazioek kudeatutako gizon eta emakumeen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako programa eta zerbitzuak sustatu, sendotu, koordinatu eta ebaluatzea, ekintza eta ebaluaziorako irizpide bateratuak definituz eta lan hori tokiko ekintza publikoaren maila guztietara helduko den ekintza integralean sartuz.
Informazioa gehiago: http://www.eudel.eus/destacados/berdinsarea/?lang=eu
Berdintasun zerbitzuaren memoriak
Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana (2019-2022)
Gorbeialdeko Kuadrillan maiatzaren 14an ospatutako batzarreko juntan onartu egin zen Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana (2019-2022). Honek suposatzen du, gaur egun eta lehen aldiz Gorbeialdeko udal guztien berdintasun Plana izatea.
2018. urtean zehar Aramaioko, Legutioko, Zigoitiko eta Zuiako berdintasun Planen ebaluazioa egin zen eta baita Arratzua-Ubarrundiko eta Urkabustaizko politiken ebaluazioa-diagnosia ere. Behin dokumentu hau izanda, Plana egiteari ekin zitzaion parte-hartze sozial, politiko eta tekniko handiarekin, bileren, tailerren eta formakuntza desberdinen bitartez lortua.
Kuadrillako I. berdintasun Plan hau, hurrengo 4 urteetako berdintasun politiken ardatz eta erremienta izango dugu, hau lau ardatz nagusietan antolatuta dago: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, bizitzaren jasangarritasuna eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza, giza eskubideen ikuspegitik.
Planaren aurkezpen publiko, ekainaren 7an izango da, Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen Topaketan, Urkabustaizeko kultur etxean (Izarra) arratsaldeko 17etan.