Euskara eskolak Zigoitian

Zigoitiko zentro soziokulturalean euskara eskolak jasotzeko aukera dago. Gorbeialdeko AEK arduratzen da eskolak antolatu eta koordinatzeaz. Urtero, irailean irekitzen da izena emateko epea, eta matrikulatutako ikasleen mailaren eta kopuruaren arabera osatzen dira taldeak. Gaiari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu: 747 42 54 36 / gorbeialdea@aek.eus

Zigoitiko Udalak urtero argitaratzen du euskara ikasteko laguntza-deialdia. Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu dirulaguntzen atalean.