Gobernu-organoak

Osoko Bilkura

UDALBATZA herritarren ordezkaritza politikorako organo nagusia da udal gobernuan. Eztabaidarako organoa da, eta estrategiako erabaki handiak hartzen ditu, hainbat arau onartuz (arautegiak, beste arau orokor batzuk, udal aurrekontuak, hirigintza-antolamendurako planak, zerbitzuak kudeatzeko erak, eta abar); halaber, gobernu-organoak kontrolatu eta fiskalizatzeko organoa ere bada. Udalbatzaren funtzioak Erregimen Lokaleko Oinarri-Legeko 22 artikuluan definitzen dira.

Zinegotzi guztiek osatzen dute Udalbatza, eta alkatea da burua.

Udalbatzak ohiko eta ezohiko bilkurak egiten ditu, eta azken horiek, gainera, presazkoak ere izan daitezke. Udalbatzaren ohiko bilkurak hileko hirugarren astelehenean jaieguna ez bada (abuztua izan ezik), 19:00retan, egiten dira. Aparteko bilkurak lehendakariak hala erabakitzen duenean egingo dira, edo gutxienez ere udalbatzako kideen legezko kopuruaren laurden batek eskatzen duenean; nolanahi ere, zinegotzi berak ezingo ditu urtean hiru baino gehiago eskatu.

Alkatea

Talde politikoa

Javier Gorbeña García EAJ-PNV
   

Zinegotziak

Talde politikoa

Maite Cobo Barcala EAJ-PNV
   
Iñigo Gracianteparaluceta López de Ipiña EAJ-PNV
   
Begoña García López EAJ-PNV
   
Ainhoa Fernández Domínguez EH-BILDU
   
Xabier Nafarrate Cadiñanos EH-BILDU
   
Mikel Isasmendi Txurruka EH-BILDU
   
Maialen Bergara Sáez de Cámara EH-BILDU
   
Elisabeth Ochoa de Eribe Román PP
   

Idazkaria

 
Ziortza Guinea Gutierrez  

Informazio-Batzordeak

Batzorde informatiboa erabakitze-eskumenik ez duen organo bat da, eta bere funtzioa Osoko Bilkuran erabaki beharreko gaiak aztertzea da, Osoko Bilkuran presazkoak diren akordioak hartzen direnean ezik. Era beran, Alkatetzaren eskuduntzakoak diren gaien berri ere eman behar da, honek zabaltzen dituenean.

Udalaren Osoko Bilkurak honako Batzordea osatzea erabaki du: Kontuei eta Gobernuaren Kudeaketari buruzko Informazioa emateko eta Bilkurako Gaiak prestatzeko Batzorde Berezia.

Kontuei eta Gobernuaren Kudeaketari buruzko Informazioa emateko eta Bilkurako Gaiak prestatzeko Batzorde Bereziak ohiko eta ezohiko batzarrak egiten ditu, eta presazkoak ere izan daitezke. Ohiko batzarrak normalean hileko bigarren astelehenean jaiegun ez bada (abuztua izan ezik), 10:00etan. Ezohiko batzarrak Presidenteak hala erabakitzen duenean edo Batzordeko legezko kide kopuruaren gutxienez laurdenak eskatzen duenean egin daitezke.

Batzorde informatiboen saioak publikoak dira, eta herritar guztiek dute, zuzenean edo beren elkarteen bidez, Batzorde Informatiboetan parte hartu eta, horrela, udalaren eskuduntzakoak diren gai publikoen kudeaketan parte hartzeko eskubidea.

Kontuei eta Gobernuaren Kudeaketari buruzko Informazioa emateko eta Bilkurako Gaiak Prestatzeko Batzorde Bereziaaren osaera

 

Presidentea

Javier Gorbeña García

 

Batzordekideak

Maite Cobo Barcala

Iñigo Gracianteparaluceta López de Ipiña

Begoña García López

Ainhoa Fernández Domínguez

Xabier Nafarrate Cadiñanos

Mikel Isasmendi Txurruka

Maialen Bergara Sáez de Cámara

Elisabeth Ochoa de Eribe Román

Gobernu-Taldea

 

Gobernu-taldearen osaera

Javier Gorbeña García (Alkatea)

Iñigo Gracianteparaluceta López de Ipiña (Lehehenengo Alkateordea)

Maite Cobo Barcala (Bigarren Alkateordea)

Begoña García López (zinegotzia)

 

 

 

Gobernu-Ordezkaritzak

Ordezkari-Arduraduna

Kultura, Kirol, Euskara, Hezkuntza, Ingurumen, Nekazaritza eta Mendi Saila

Iñigo Gracianteparaluceta López de Ipiña

Gizarte Ongizate, Lankidetza, Komunikazio eta Bizikidetza Saila

Begoña García López

Berdintasun eta Gazteria Saila

Maite Cobo Barcala