Itzuli

2024ko udalekuetan izena emateko epea zabalik

Izen ematea: Ekainaren1etik 15ra

Uztailaren 1 eta 12aren artean burutuko diren udaleku irekiak.

- Udalekuak 2024ko uztailaren 1tik 12ra bitartean egingo dira.

- Ordutegia goizeko 10:00etik eguerdiko 14:00etara izango da.

- Zaintza zerbitzua behar duenarentzat egongo da 9:00etatik 10:00etara eta 14:00etik 14:30etara.

- 2013 eta 2021 artean jaiotakoek eman ahal izango dute izena udalekuetan. Erroldatutako umeei lehentasuna emango zaie.

Izen ematea: Ekainaren1etik 15ra. 2024ko udalekuetarako eskabide-agiria bete eta kulturtegia@zigoitia.eus helbidera bidali edo Zigoitiko Gizarte eta Kultura Zentroan entregatu 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etik 20:30era.

Informazio gehiago: Udalekuak | Udal Zerbitzuak | Zigoitiko Udala (zigoitia.eus)