Itzuli

Euskarazko produktuen katalogoa, 0?16 urteko haur eta gazteentzat.

KATALOGOA.EUS webguneak ia 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0?16 urteko haur eta gazteentzat. Prest dago Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta Interneten. Urteko garai honetan seme?alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz eta zeregin horretan erabiltzaileari lana errazteko, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 20. edizioa osatu berri dute Euskal Herriko 200 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek. Bilaketak erraz egiteko antolatua Bilatu, aukeratu eta zuzenean argitaletxera iristeko aukera ematen du KATALOGOA.EUSek Behin bilaketa egin ondotik, produktu bakoitzaren fitxan hari buruzko daturik garrantzitsuenak ikusiko ditu erabiltzaileak (azalaren irudia, titulua, autorea, argitaletxea, produktuari buruzko azalpena, argitaratze urtea, prezioa, e.a.) eta, bakarren bat begiz joz gero, argitaletxearen webgunera sartzeko esteka izango du Non eskuratu botoian klikatuta. KATALOGOA.EUSetik beste webgune interesgarri batzuetarako sarbidea eskaintzen da eta baita azken nobedadeekin puntualki argitaratzen den buletin elektronikora harpidetzeko ere Hasieran aipatu bezala, KATALOGOA.EUS webguneak bi atal nagusi ditu: bata, 0?12 urte bitarteko haurrentzako produktuak jaso dituena, eta, bestea, 12?16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua; eta ez hori bakarrik, horietako atal bakoitzak hainbat baliabide eskaintzen ditu bi adin tarte nagusi horiei egokituak: intereseko web orrien loturak, kultura eta aisialdirako agenden loturak, eta Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez jarraipena egiteko aukera. Era berean, webgunetik aldian?aldian argitaratzen diren nobedadeen erreferentziak jasotzen dituen buletin elektronikora harpidetzeko formularioa eskaintzen du eta baita paperezko bertsioaren pdf?a deskargatzeko manera ere. www.katalogoa.eus