Asteburu honetan hasiko da ZIGOITIA EUSKARAZ 2024
Abuztuaren 31n hasiko da 2024ko Zigoitia Euskaraz, eta urtero bezala bi asteburutako egitaraua izango du: Muruan hasi, eta Gorbeiako harrobietan bukatuko da irailaren 8an.
Abuztuaren 31n, Muruan hasi eta bukatu, ohiko BIZIKLETA MARTXA egingo dugu. Ondoren, garai batean egin bezala, TRAKTOREEN PROBAK ikusi ahal izango ditugu, eta KITTU taldearekin dantzan egiteko aukera ere egongo da.
Irailaren 1ean, Letonan, Zigoitiko toponimiaren inguruko BISITA GIDATUA izango dugu Abadelauetakoen eskutik, eta, ondoren, Mairu abesbatzaren emanaldia.
Irailaren 5ean, berriz, Sergio Azkarateren AMAIUR filmaren emanaldia eta solasaldia izango ditugu.
Bukatzeko, irailaren 8an, egun osoko festa antolatu dugu, MURUAKO HARROBIETAN. Herri bazkariarekin hasi, eta, arratsaldean, Larrain Dantza, eta ZAZPIZAR taldearekin erromeria egingo dugu. Hona hemen egun horretarako hainbat ohar:
- HERRI BAZKARIKO MENUA: Paella (okeladuna/begetarianoa), edaria, postrea eta kafea: nagusiak 16 € / umeak 10 €. Txartela aldez aurretik hartu beharko da Zigoitiko kultur etxean, irailaren 2tik aurrera.
- Eguraldi txarra eginez gero, irailaren 8ko jarduerak Bengolarra frontoian egingo dira.
- Harrobietan sartu ahal izango den auto kopurua mugatuta egongo da. Gutxienez 4 lagun joan beharko dira auto bakoitzean. Aforoa betetzen denean ezingo da auto gehiago sartu.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean