Euskaraldia: LABURBIRA eta AURKEZPENA
Maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren aurtengo edizioa gero eta gertuago dago. Beroketa-lanetarako, bi hitzordu ditugu apirilean:
Apirilak 10, osteguna. 18:30ean Zigoitia aretoan
LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitua. 2024an euskaraz sortutako 8 film laburren bilduma ikusteko aukera, eta solasaldia Javier Fernandez Landaluzerekin (Plazer bat filmaren gidoilaria).
Apirilak 11, ostirala. 19:00etan Gopegiko txokoan
EUSKARALDIAREN AURKEZPENA. Zigoitian ekimenaren enbaxadore izango diren hamazazpi lagunen talde-argazkia, musika, eta mokadutxoa.
Eta, bitartean, ez ahaztu ahobizi edo belarriprest modura izena emateko aukera zabalik dagoela:
https://izenematea.euskaraldia.eus/
Elkar mugituz, egingo dugu!
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean