Euskaraldia: hemen da Zigoitiko hamazazpikoa!
Hamazazpi herri ditu Zigoitiak, eta hamazazpi lagunek osatzen dute Euskaraldiak Zigoitian duen enbaxadore-taldea: herri bakoitzeko ordezkari bat, hain zuzen ere.
Esan bezala, beraiek osatzen dute ekimenaren ordezkaritza gure udalerrian: bakoitzak bere harreman partikularra du euskararekin, eta harreman berezi horietako bakoitzak osatzen du euskararen ekosistema. Denak dira baliozkoak, eta denak dira garrantzitsuak.
Hamazazpi lagun hauek ahobizi edo belarriprest rola aukeratu, eta parte hartuko dute maiatzaren 15etik 25era egingo den ekimenean. Eta gainerakoontzat ere deialdia egin dute: izenematea.euskaraldia.eus helbidean sartu, rola aukeratu, eta eman izena!
Ikusi aurkezpen-ekitaldiaren bideoa, hemen:
https://youtu.be/qGy7oSAhJdE?si=SJdEOzqai1FLgnTN
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean