KORRIKA KULTURALA: martxoko egitaraua
Hainbat jarduera izango ditugu datozen asteetan.
Korrika tipi-tapa hasi aurreko azken asteetan gabiltza, eta hainbat jarduera ditugu datozen asteetan:
Martxoak 13, asteazkena. 18:30ean kultur etxean, Miel A. Elustondoren hitzaldia: "IZASKUN ARRUEREN URRATSEN ATZETIK"
Buruagan bizi den kazetariak, Izaskun Arrue euskararen bidegilea abiapuntutzat hartuta (besteak beste, Gasteizko ikastolen sorreran parte hartutakoa) Gasteizko eta inguruko euskararen historia sozialaren berri kontatuko digu.
Martxoak 15, ostirala. 18:30ean ekonomatoan, PINTXOPOTEA
Korrikaren alde, jan-edanean eta tertulian tarte eder bat pasatzeko aukera paregabea.
Martxoak 17, igandea. 12:30etik aurrera, Gopegiko txokoan. KORRIKA JAIA
Goizean zehar, talo tailerra eta herri kirolak, txokoaren aurrealdean. eta, ondoren, BERTSO-BAZKARIA, Julio Soto eta Maialen Akizu bertsolariekin. Izena eman beharra dago martxoaren 12a baino lehen: euskara@gorbeialdea.eus / 608782577 (kartelean xehetasun gehiago)
Martxoak 18, astelehena: KORRIKA BADATOR!!
Goizean, Gorbeia Eskolakoek ZUNBA TAILER bat egingo dute Izaskun del Cerro dantzariarekin, berotzen hasteko.
Eta arratsaldean, 17:45 ingurutik aurrera iritsiko da Korrika Zigoitira. Ibilbidearen eta ordutegien xehetasunak Korrikaren webgunean izango duzu laster.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean