Itzuli

Badator ZIGOITIA EUSKARAZ 2023

Iazko formatuarekin jarraituta, bi asteburutako egitarauarekin dator 2023ko irailean Zigoitia Euskaraz: Zaitegin hasi, eta Muruako harrobietan bukatuko da irailaren 10ean.

Irailaren 2an, Zaitegin hasi eta bukatu, ohiko BIZIKLETA MARTXA egingo dugu. Ondoren, DJ KAKTUSen bisita jasoko dugu, eta LANTZEAN BEHIN taldearekin dantzan egiteko aukera ere egongo da.

Irailaren 3an, Eriben, Zigoitiko toponimiaren inguruko BISITA GIDATUA izango dugu Abadelauetakoen eskutik, eta, ondoren, Mairu abesbatzakoen emanaldia.

Irailaren 8an, berriz, Sergio Azkarateren AMAIUR filmaren aurrerapena eta solasaldia izango ditugu, zentro soziokulturaleko aretoan.

Bukatzeko, irailaren 10ean, egun osoko festa antolatu dugu, MURUAKO HARROBIETAN. Herri bazkariarekin hasi, eta, arratsaldean, Larrain Dantza, Xubton Stilt taldearen kontzertua, eta Joxe Mendizabalekin erromeria egingo dugu. Hona hemen egun horretarako hainbat ohar: 

  • HERRI BAZKARIKO MENUA: Paella (okeladuna/begetarianoa), edaria, postrea eta kafea: nagusiak 16 € / umeak 10 €. Txartela aldez aurretik hartu beharko da Zigoitiko kultur etxean, irailaren 1etik aurrera.
  • Eguraldi txarra eginez gero, irailaren 10eko jarduerak Bengolarra frontoian egingo dira.
  • Harrobietan sartu ahal izango den auto kopurua mugatuta egongo da. Gutxienez 4 lagun joan beharko dira auto bakoitzean. Aforoa betetzen denean ezingo da auto gehiago sartu.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO, IKUSI BEHEALDEKO DIPTIKOA.