Itzuli

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren oroimenerako programa

Tailerraren edukiak: Bazen behin euskal matriarkatuaren mitoa

Gure bizitzako uneren batean Euskal Matriarkatuaz hitz egiten entzun ahal izan dugu, gure nortasunaren ezaugarri nagusietako bat bezala. Bertan, emakume indartsu, fisiko eta psikologiko baten irudia agertzen da, ama ona, emaztea eta alaba, etxeko antolaketaz, pertsonen zaintzaz, hizkuntzaren eta ohituren transmisioaz arduratzen dena, eta familiaren erabakien barruan botere handia duena.
Baina, zer gertatu da euskal emakumeek tradizionalki ez zeuden beste espazio batzuk okupatzera irten nahi izan dutenean? Gaur egungo soldata-arrakalak, kristalezko sabaiak, lanaldi bikoitzak, zaintza-erantzukizunen banaketa desberdina emakumeen eta gizonen artean, indarkeria matxistei buruzko datuak eta abar nahikoa dira euskal matriarkatuaren existentzia zalantzan jartzeko.
Jakin behar dugu berdintasun-beloen atzean emakumeen diskriminazioari eta mendekotasunari jarraipena ematea helburu duten estrategia patriarkalak ezkutatzen direla. Gure errealitatea, iragana eta oraina zein diren jakitea da tailer honen helburu nagusia, kontzientzia kritiko feministarekin euskal matriarkatuaren ipuina jan ez dezagun.

Edukiak:

1. Kontzeptuetarako hurbilketa: matriarkatua vs. patriarkatua
2. Mitoaren jatorria: Nolakoa da euskal matriarkatua pertsonifikatzen duen emakume hori?
3. Estrategia patriarkala azaleratzen: Mitoaren gaiztakeria
4. Euskal emakumeak gaur: Gure errealitatea zenbakitan
5. Bazen behin... Euskal matriarkatuaren mitoa
6. Genero-sinkretismoa: eredu tradizionalaren eta emakume-eredu berrien arteko gatazkak
7.Konklusioa

Izena eman behar da: berdintasuna@gorbeialdea.eus