Itzuli

ZIGOITIA EUSKARAZ 2021: egitaraua

Iraileko lehenengo bi asteburuetan egingo da ZIGOITIA EUSKARAZ, ohiko moduan.

Bizi dugun egoera dela eta, hainbat aldaketa jasan ditu ohiko egitarauak. Agian, nabarmenena, irailaren 11n Muruako harrobietan egingo dugun jaialdia, hainbat artista eta kulturgileren eskutik.

Gainerakoan, ohiko hitzorduak izango ditugu. Hona hemen, labur-labur:

- Irailak 4, larunbata: BIZIKLETA MARTXA, Olanotik Bengolarrara. Ondoren, Burutik jota ikuskizuna eta dantza-plaza.

- Irailak 5, igandea: EUSKARAZKO MEZA, Etxabarri-Ibiñan. Mairu Abesbatza eta Oketa-Alai dantza-taldea.

- Irailak 11, larunbata: JAIALDIA Muruako harrobietan. Hainbat emanaldi: Zigoitiko txalapartariak, Unai Anda eta Andere Arriolabengoa bertsolariak, Ertzetik taldea, Mikel Urdangarin, Oketa-Alai eta Jare dantza-taldeak...

(Ohar garrantzitsua, irailaren 11ko jaialdirako: Muruako harrobietara joateko aldez aurretik izena eman beharra dago. Izen-ematea irailaren 1ean zabalduko da, zigoitia.eus webgunean. Harrobietan sartu ahal izango den auto kopurua mugatuta egongo da. Gutxienez 4 lagun joan beharko dira auto bakoitzean. Aforoa betetzen denean ezingo da auto gehiago sartu. )

EGITARAU OSOA, XEHETASUNAK... IKUSTEKO, JAITSI DIPTIKOA: