Itzuli

Zigoitia Euskarazen eskutik, Su Ta Garreko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidaren kontzertua, ekainaren 1ean Sarragoan

Iraileko lehenengo bi asteburuetan izango da aurten ere Zigoitia Euskaraz, beti bezala. Aurten, ordea, lan-taldeak egin duen hausnarketa baten ondoren, ekitaldi berri batez gozatzeko aukera ere izango dugu, Zigoitiko Udalaren lankidetzarekin.

Zigoitia Euskaraz, euskararen aldeko ekimen sinboliko eta indartsua da, zigoitiarrentzat oso garrantzitsua dena. Iraileko lehenengo bi asteburuak dira ekimenaren ardatza, ezaguna denez.

Talde antolatzaileak, hausnarketa bat egin ondoren, irailean pilatzen den indarra urte osora zabaltzeko asmoz, urtean zehar  euskarazko kultur ekitaldiak antolatzeko ahalegina egitea erabaki du. Horren ondorio da lehenengoa, Zigoitiko Udalaren lankidetzarekin eta Ondategiko administrazio batzarraren laguntzarekin antolatua: 

Ekainaren 1ean, 18:30ean, Ondategin, Sarragoako zelaietan, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidak kontzertu berezi bat emango dute. 

Aurten, beraz, ez dugu irailera itxaron beharrik izango, Zigoitia Euskarazen barruko ekimenekin gozatzeko.

Horrez gain, ekainaren 1ean, goizez, Arabako bertso eskolartekoaren finala ere izango dugu, Bengolarra frontoian. Egun oso bat, euskarazko sormenaz gozatzeko!