Zigoitiko herrietako jaiak eta erromeriak finantzatzeko dirulaguntza

ZIGOITIA UDALERRIAN HERRIKO FESTAK ETA/EDO ERROMERIAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZA-ESKAERA

ZER

Dirulaguntza honen helburua Zigoitia udalerriko herrietako jaiak edota erromeriak finantzatzea da, helburu hauekin:

  • Herritarrek herrietako jaien antolaketan eta gozamenean parte har dezaten bultzatzea.
  • Bizikidetza aberasten lagunduko duten jarduera ludiko-kulturalak sustatzea.

NORK

Zigoitiko udalean legez eratuta eta erregistratuta dauden kontzejuak.

DOKUMENTAZIOA

  • "Eskaera"ren formulario elektronikoa.
  • Egindako jarduerak edo jarduerek eragindako gastuen egiaztagiriak: fakturak edo froga-balioa eta baliokidea duten kontabilitate-agiriak.
  • Zigoitiko Udalaren babesa duten programen aleak.
  • Justifikazio-kontua _ kalkulu-orria

IZAPIDETZEA

Telematikoki, udal webgunetik sarbidea duen egoitza elektronikoan.

PREZIOA

Dohainik.

EPEA

Eskaera egiteko epea: deialdiaren urteko abenduaren 30era arte.

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera.

Epearen barruan ez erantzutearen eragina: Ezetsia.

ARAUDIA

  • Herriko jaiak ospatzeko dirulaguntzen oinarriak arautzen dituen berariazko ordenantza.
  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa.
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duena.

UNITATE ARDURADUNA

Kultura saila

Bengolarra kalea, 1

Ondategi, (01138)

Telefonoa: 945 464041

Posta elektronikoa: kultura@urkabustaiz.eus

2024