Kultura-, kirol- eta gizarte-jardueretarako dirulaguntzak

Trámite

KULTURA, KIROL ETA GIZARTE JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZA ESKAERA

ZER

Dirulaguntza honen helburua da Zigoitiko udalerriaren lurralde-eremuan egiten diren kultura-, kirol- eta gizarte-jarduerak antolatzearen ondoriozko gastuak ordaintzea, salbu eta beren izaeragatik eta behar bezala arrazoituta udalerritik kanpo egin behar direnak.

NORK

  • Zigoitiko Elkarteen Udal Erregistroan legez eratu eta inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoak edo pribatuak (hala nola elkarteak, taldeak, kultur, kirol eta/edo gizarte fundazioak).
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta haien jarduera-eremua Zigoitiko udalerria bada, nahiz eta haien helbide soziala udalerri horretan ez egon. Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko eskatuko zaie.
  • Zigoitiko kontzejuak.

DOKUMENTAZIOA

Eskaera egiteko:

  • "Eskaera" ren formulario elektronikoa.
  • Dirulaguntzak emateko irizpideak egiaztatzen dituzten agiriak, ordenantzaren 8. artikuluan zehaztutakoak.
  • Egoitza soziala Zigoitiko udalerritik kanpo duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan bakarrik, estatutuen fotokopia eta legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa. Aurreko deialdietan aurkeztu duten erakundeek ez dute baldintza hori bete beharrik izango, estatutuetan aldaketarik egon ezean.

Justifikatzeko:

  • Memoria-likidazioa, ereduaren arabera.
  • Diruz lagundutako gastuen frogagiriak, fakturen eta ordainketa-frogagirien kopien bidez.
  • Langile boluntarioei buruzko ziurtagiria, langile horien joan-etorri- eta mantenu-gastuak egiaztatzen badira ( Ordenantzaren 12.3 artikulua)
  • Zigoitiko Udalaren babesa duten programen eta argitalpenen aleak, hala badagokio.

IZAPIDETZEA

Telematikoki, udal webgunean sarbidea duen egoitza elektronikoan.

PREZIOA

Doakoa.

EPEA

Eskatzeko epea: urteroko deialdian ezarritakoa.

Legezko gehienezko epea: 4 hilabete, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

Epearen barruan erantzunik ez jasotzearen eragina: eskaera ezetsia.

ARAUDIA

UNITATE ARDURADUNA

Kultura saila

Bengolarra kalea, 1

Ondategi, (01138)

Telefono zk.: 945 464041

Helbide elektronikoa: kultura@urkabustaiz.eus

2024