Alegazioak
Udalbatzak, 2023ko apirilaren 24an egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman zion, aho batez, Zigoitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari.
Era berean, 2023ko IRAILAREN 29ra ARTE JENDAURREAN JARTZEA erabaki zuen HAPN berria osatzen duten agiriak eta ingurumen azterketa estrategikoa, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta Araban zabalduen dauden egunkarietan iragarkiak argitaratuz. Jendaurreko erakustaldian, edozein erakundek edo pertsonak azter dezake dokumentazio hori, eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzake.
Alegazioak egiteko, ondorengo bideak erabil ditzakezu:
- Telematikoa, udal webgunetik sarbidea duen egoitza elektronikoan: https://zigoitia.egoitzaelektronikoa.eus.
- Aurrez aurre, Udalaren herritarren arretarako bulegoan, Ondategin, Bengolarra kaleko 1 zenbakian, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
- Bestela, beste Administrazio Publikoetako Erregistroetan edo Correos-en bulegoetan ere aurkeztu daitezke.