OINARRIZKO DOKUMENTAZIOA
Zigoitiako udala sartu da Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Arabako Lurralde Historikoko udalen heren bat baino gehiago Tokiko Agenda 21ean sartzeko prozesuan. Ekimen honen bitartez, udaleko esparru guztietako norabidea aldatu nahi da, jasangarritasunerantz bideratuz. Zigoitiako udalerriak 2009-ko Maiatzaren 15ean Aalborg-eko gutunarekiko atxikimendua plenuan onartu zuen, jasangarritasunaren alde lan egiten hasteko konpromezua agerian utziz.
Zuiako Udaltalde 21a: Zigoitiako udalerriak prozesu hau burutuko du Zuiako koadrillako Udaltalde 21-aren barne. Diagnostiko eta Ekintza Planaren garapenean baliabideak aurrezteko eta elkarri laguntzeko udalerri ezberdinen batuketa da Udaltalde 21a.
Zuiako koadrillako Udaltalde 21a hurrengo udalerriek osatzen dute: Aramaio, Legutio, Urkabustaitz, Zigoitia eta Zuia.
EGUNGO EGOERA. Ekintza Planaren ezarpena eta jarraipena. Behin Ekintza Plana plenuan onartuta, planaren ezarpen eta jarraipen prozesuan lan egiten hasi gara. Gaur egun, planaren garapenean lan egiten hasiak gara, udalerriko jasangarritasunaren aldeko ahalik eta ekintza gehien burutzeko helburuarekin. Udalerriak ematen dituen aurrerapausoak egiaztatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak zehazten dituen indikadoreen kalkuluaren bitartez, urtero, Ekintza Planaren jarraipena eta ebaluazioa egingo da. Tokiko Agendako prozesua ez da bere ezarpenarekin amaitzen, baizik eta iraunkortasunaren aldeko jarraikako hobekuntza prozesu bezala ulertu behar dugu. Beraz, egindako edozein ekarpen interesgarria izan liteke.
Ondoren, 2015eko Ekintza Planaren ebaluazioari dagozkion dokumentuak azaltzen dira.
Azkenik, prozesuan parte hartzera animatzen zaituztegu. Gogoratu zure ekarpen eta iradokizunak egin ditzakezula al21zuia@gmail.com helbidera idatziz, edo ostegunetan, udaletxean bertan, Jon Toña-rekin egonda, Zigoitiako Tokiko Agenda 21eko teknikaria.