Udal baratze ekologikoak

INGURUMENA

Udal baratzeetan lursailabaratzeetako lursail bat erabiltzeko baimen eskaera

ZER

Zigoitiko Udalak Gopegin dagoen baratze ekologikoen eremuan (5. poligonoko 139. partzela) egokitutako baratzeetako bat erabiltzeko baimena eskatzea

NORK

Zigoitian bizi den edozein pertsona fisikok, edo elkarteen udal-erregistroan inskribatutako elkarte batek.

DOKUMENTAZIOA

  • Baratze ekologikoa erabiltzeko baimenaren eskaera ofiziala.
  • NANaren edo legez ordezkatzen duen agiriaren fotokopia.
  • Elkarteen kasuan, eskabidea sinatzen duenaren ordezkaritza-ahalordea eta ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Elkarteen kasuan, baratzeetan egin beharreko jarduerak garatzen dituzten proiektuak, jarduera horiek nekazaritza ekologikoarekin lotuta daudela justifikatuz.

IZAPIDETZEA

Telematikoki, udal webgunetik sarbidea duen egoitza elektronikoan.

Aurrez aurre, udaletxeko jendaurreko arretarako bulegoan.

PREZIOA

Udal baratzeen aprobetxamendurako tasak eta prezio publikoak arautzen dituen Ordenantzaren arabera

Urteko prezioa: 60 euro.

ESKAERA-EPEA

Epea, gutxi gorabehera: 30 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: negatiboa

ARAUDIA

Zigoitiko baratze ekologikoen erabilera eta funtzionamendua arautzen duen ordenantza

ONDORENGO IZAPIDEAK

  1. Baratzeen eremura sartzeko giltza ematea.
  2. Erreminten eta lanabesak erabiltzeko giltza ematea.

UNITATE ARDURADUNA

Ingurumen zerbitzua

Bengolarra kalea, 1

Ondategi, (01008)

Telefono zk.: 945 464041

Helbide elektronikoa: ingurumena@gorbeialdea.eus

OHIKO GALDERAK ETA OHARRAK

  • Baimenek gehienez 4 urteko indarraldia izango dute.
  • Baratze bakarra esleitu ahal izango da bizikidetza-unitate bakoitzeko.
  • Sortzapenaren lehenengo urtean, tasaren likidazioa banan-banan jakinaraziko da. Hurrengo sortzapenetarako, zerga-jakinarazpena modu kolektiboan egingo da, diru-bilketako errolda Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-oholean argitaratuz.
  • Tasa errazago ordain dadin, eskabidearen inprimakian baimena emanez gero, banku-helbideratzearen bidez kobratuko da urtero tasa..