Egitaraua: urtarriletik maiatzera
Urtarrilak 17 - Antzerkia: Gure Kutxa
Antzerkia: Gure Kutxa
Marta Berganzo (Gazte Sortzaileak)
Data: 2025-01-17 | Ordua: 19:00 | Lekua: Zigoitia aretoa
GURE KUTXA antzezlana Marta Berganzo, Askoa Uriarte eta Ainhoa Ordoñezen proiektua da, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren Gazte sortzaileak sormen-beka jaso duena.
Sinopsia:
Maider eta Nerea Gasteizko bikote bat da. Etxe-aldaketa egiten ari dira eta egongela kutxaz beteta dago. Bikoteak etxera iritsi den pakete arrunt bat irekitzen du. Txundituta daude. Ez zuten espero kutxa barruan dagoena. Nerea harrituta dago, baina bere harridura ezkutatzen dio Maiderri, eta berea dela esaten dio. Aitzakia bat bestearen atzetik asmatzen dute haiena dela ulertarazteko.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean
Urtarrilak 25 - Antzerkia: Kelonia eta Itsasoa
Antzerkia: Kelonia eta Itsasoa
Teatro Gorakada.
"Kelonia eta itsasoa "abesti itxurako istorio bat da, adiskidetasunaz eta biziraupenaz hitz egiten duena, batzuei mesede egiten dienak besteei kalte egin diezaiekeen mundu batean leku propioa bilatzeaz eta alderantziz. Dortoka txikia ilargirik gabeko gau batean jaiotzen da hondartzan. Bere senak esaten dio izarrek uraren gainean duten islari jarraitu behar diola itsasoraino iristeko, baina hiria, dortoka txikia, jakin gabe, mundu guztiz ezberdin batean barneratzen da. Istorio xamur eta dibertigarria, antzerki baten euskarrien artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektu-antzerkiaren bidez irutua.
Euskaraz. Gomendatutako gutxieneko adina: +4 urte.
Sarrerak: umeak: 5 € / helduak: 8 €
Iraupena: 55'
Autoría y dirección · Egiletza eta zuzendaritza: Dora Cantero. Música · Musika: Fran Lasuen. Intérpretes · Antzezleak: Nerea Ariznabarreta. Música en escena · Musika eszenan: Maider López. Escenografía · Eszenografia: Martí Doy. Vestuario · Jantzitegia: Paulette San Martín. Iluminación · Argiztapena: Fermin Izko. Una producción de Teatro Gorakada.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean
Otsailak 15 - Antzerkia: Mute
Antzerkia: Mute
Cia Orain-Bi.
Sarrerak: 5€ Ummeak eta +60 urte.
8€ Helduak.
SINOPSIA
MUTATU aditzaren aginduzko singularreko hirugarren pertsona: Pertsona, animalia edo gauza baten itxura, izaera, egoera eta abar aldatzea.
“…eta egun batean, iragana gure bizitzetara itzuli zen, eta gure sentitzen dugun guztiarekin topo eginarazi zigun. Gure antzokian berriro elkar ikusi genuen, urteen joana erakusten zuen hautsak guztia estaltzen zuen, eta bizitza berri horretara eraldatuta zirkuko gure ikuskizunak berpizten genituen bitartean, aldi berean gu ere mutatzen ari ginela sentitzearen magia sortu zen!”
Mutazioa etengabeko zerbait da. Ez daitezela zomorroak bakarrik mutatu. Muta ditzagun egiturak, bai eta gu, pertsonak ere, aurrera egiten jarraitzeko, urrunago, gorago, iristeko; are eta zailagoa den horretara!
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean
Martxoak 7 - Antzerkia: "Hijas de la Luna"
Antzerkia: "Hijas de la Luna"
Pez Limbo creaciones.
19:00 - Zigoitia aretoa
Publikoa: Gazte eta Helduak
Hizkuntza: Gaztelania
Sarrerak 5 €eta 8 €
Ilargiaren Alabak
Emakume guztien bizitzan bizi-bidaia zikliko batera garamatza Ilargiaren Alabak. Gordintasun eta sentiberatasun kantitate berberaz jasotzen ditu une intimoak, dibertigarriak, etsigarriak, atsekabetuak. Existentziaren faseei buruzko kontakizun berri bat osatzeko ahalegina da, imaginario kolektiboan iraungo duena, gure iragan hurbileneko emakumeen testigantzei begirada errukarri batez berrirudikatuko duena eta, aldi berean, gure egunerokotasuneko ohiko eszenetan barneratuko dena.
Ikuskizun xamurra, zirraragarria, delikatua, hainbat lengoaia eszeniko elkartzen dituena, gorputzetatik, hitzetatik, poesiatik, sinboloetatik eta musikatik sortuta.
Emakumeek sentitu, asmatu eta sortu dute, pieza hau ikusleen erraiak astintzera bideratuta dago. Ezinbesteko hitzordua antzerkiarekin; ezinbesteko hitzordua bakoitzaren buruarekin.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean
Martxoak 29 - Antzerkia: Elara, Bidaia bat izarretara
Antzerkia: Elara, Bidaia bat izarretara
Mar Mar teatro.
Data: 2025-03-29 | Ordua: 18:00 | Lekua: Zigoitia aretoa
Adina: 3 urtetik aurrera
Hizkuntza: Euskara
Sarrerak 5 €eta 8 €
Elarak goizegi ezagutuko du galera hitzaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Horregatik Elarak erabaki du haren bila joatea galaxiarik galaxia eta planetarik planeta. Bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu nahian, horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar baditu ere.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean
Apirilak 12 - Dantza: OTS
Dantza: OTS
Haatik dantza taldea.
Data: 2025-04-12 | Ordua: 19:00 | Lekua: Zigoitia aretoa.
Sinopsia
haatik + Jone San Martin
Lan hau “HERRI GOGOA”, euskal herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.
Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile Donostiarrak sortutako koreografiak, euskal dantza izan du inspirazio iturri. Hauek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak sortu, eta euskal dantzen mekanismoak, interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta personalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.
Disketxe batek inspiratutako lana izanik, musikaren erabilpenak garrantzi berezia hartu du. “HERRI GOGOA” disketxearen katalogoa erabiliz, mundu horren “argazki” bat sortu eta konposizio, soinuzko dokumental eta testigantza musikalen erreportaje bat eraiki dugu, inprobisazio eta experimentazioari esker bizirik bidaiatzen duena emanaldiz emanaldi.
60 minutu.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean
Maiatzak 10 - Antzerkia: Muna
Antzerkia: Muna
Ganso & Cia
Data: 2025-05-10 | Ordua: 18:00 | Lekua: Zigoitia aretoa
Testu barik. Bereziki 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat
Sarrerak: 5€ eta 8€
MUNA lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!!
Oparia baztertu eta kutxarekin jolasten dutenentzako txango bisual eta soinoduna.
Ordularirik, ezinezkorik eta araurik gabeko leku batera bidaia.
Zuzeneko musika, lata desafinatuekin eta jostailuzko gitarrarekin.
Kolorea eta berotasuna, erdibana.
“Mundua gauzaz beteta dago, eta benetan beharrezkoa da norbaitek aurkitzea.”
Astrid Lindgren, Pippi Galtzaluze
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean