Martxa nordiko zentroa-Nordic Walking gunea
Martxa nordikoa edo nordic walking-a kirol teknika bat da, gorputz osoa jartzen duena funtzionamenduan, koordinazioa, mugikortasuna eta adimena hobetuz. Gihar-sistemaren %90 lantzen da, garondoko tentsioa eta estresa lasaitzen ditu eta bihotzaren lana hobetzen du.
- Egiteko makilak alokatu daitezke Bengolarra tabernan. 3 euroan dago alokairua.
- Nordic Walking guneen sarean martxa nordikoa egiteko garatutako dohaineko aplikazioa deskarga dezakezu, Nordic Walking-aren webgunean. Ibilbidean zehar nabigatu dezakezu, GPS konexiorik gabe. Ibilbidearen mapa GPS konexiorik gabe ikusteko aukera ere baduzu.Aplikazioaren bidez, mapan ibilbideak bilatzeko aukera duzu, gertutasunaren edo hitzen arabera. Nordic Walking-aren gaineko hasiera-mailako ikastaroei buruzko informazioa ere aurkituko duzu bertan.