Zigoitiko Eguneko Arretarako Landa Zentroa

GIZARTE-ZERBITZUAK

Zigoitiko eguneko arretarako landa-zentroa

Zer da

Zentro integratua da, prebentzioaren, laguntzaren eta komunitatearen arloetan jarduten duena; hala, egunez adineko pertsonei ohiko bizimoduaren, aisialdiaren eta denbora librearen inguruko jardueretan laguntza ematen diete, pertsona horiek, maila handiago edo txikiagoko mendekotasuna izanik ere, beren etxean bizi-kalitate onargarriarekin bizitzen jarraitzea ahalbidetzen dien familia-egitura edo laguntza-sare informal bat dutenean.

  • Zentroek jardunaldi osoko edo jardunaldi erdiko arreta eskaintzen dute.
  • Era berean, zentrora bazkalorduetan bakarrik joan daiteke, bainu geriatrikoa eska daiteke, edo garbitegi-zerbitzua.
  • Hori guztia garraio egokitua erabilgarri egotearen mende dago.

Prestazioak

  • Elikadura.
  • Bainu geriatrikoa.
  • Elkarrekiko laguntza eta elkarbizitza.
  • Aisialdia eta astialdia.
  • Garraio egokitua.
  • Garbitegi-zerbitzua.

Nork eska dezake

Arlo pertsonaleko eta/edo sozialeko gaitasunak mugaturik dituzten adinekoek.

Betebeharrak

  • 65 urteak beteta izatea.
  • Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, gutxienez eskaera egiten den egunaren aurreko urtebeteko epe batean. Baldintza bereziak aztertu ahalko dira, esaterako, familiartekoekin txandaka bizi diren adinekoena.
  • Elkarbizitza egokia ahalbidetzen duen egoera psikikoa eta fisikoa izatea.
  • Balorazio eta Orientazio Batzorde Teknikoak edo dagokion zuzendariordetza teknikoak aldeko txostena izatea.

Nola eskatu

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren bidez.

Non eskatu

AURRETIAZ HITZORDUA ESKATZEA:

Telefonoz:

Astelehen eta ostegunetan, 8:00 etatik 15:00etara: 945 45 50 11

Asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60

Argibide gehiagorako, deitu 945 430167 zenbakira (Zuiako Kuadrilla)

Nork onartzen du

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea

Izapidearen ardura duen Udal saila

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua (Zigoitiko Udala).

Oharrak

Eskaera izapidetzeko behar diren udal-arloko ziurtagiriak udal barruan kudeatuko dira.