Desgaitasunen bat duten pertsonek aparkatzeko txartela eskatzea

GIZARTE-ZERBITZUAK

Desgaitasunen bat duten pertsonek aparkatzeko txartela eskatzea

Zer da

Desgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartela, berariaz seinaleztaturiko tokietan apartzeko balio duena (gutxienez % 33eko desgaitasun ziurtatua eta, mugikortasun-baremoaren arabera, gutxienez 7 punturekin).

Nork eska dezake

Interesdunak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Ordezkaritza-idazkia, beharrezkoa denean.
  • Eskatzailearen NANaren, pasaportearen edo bizileku-baimenaren kopia.
  • Desgaitasun-ziurtagiria.
  • Nortasun-agirikoaren tamainako 2 argazki (txartela ematea ebazten denean bakarrik).

Non eskatu behar da

AURRETIAZ HITZORDUA ESKATZEA:

Telefonoz:

Astelehen eta ostegunetan, 8:00 etatik 15:00etara: 945 45 50 11

Asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60

Argibide gehiagorako, deitu 945 430167 zenbakira (Zuiako Kuadrilla)

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 15 egun baliodun

Ezarri beharreko araudia

Elbarriak gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea.

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren ibilgailua aparkalekuan uzteko ezinduentzako txartela arautu eta Europar Batasuneko estandarrari egokitzeko abenduaren 5eko 256/2000 Dekretua.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskatzailearen datuak dituen eskabide-orria jaso, egiaztatu eta, zuzen badago, erregistratzea.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua:

  1. Eskaeraren sarrera-erregistroa egitea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean .
  2. Gizarte Ongizaterako Saileko balorazio-unitatearen aldeko irizpen teknikoa jasotakoan, proposamen teknikoa ematea.
  3. Interesduna jakinaren gainean jartzea, udal-bulegoetan Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespena izapidetu dezan.
  4. Alkatetzaren dekretua, baimena emanda.
  5. Interesdunari eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari jakinaraztea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua (Zigoitiko Udala).

Oharrak

  • Eskaera izapidetzeko behar diren udal-arloko ziurtagiriak udal barruan kudeatuko dira.
  • Argazkiak txartela ematean eskatuko dira.
  • Txartelak 5 urtean behin berritu beharko dira.