LEADER 2019 programa
2019ko abenduaren 2an, Alkatetzaren 534 zk.ko Ebazpenaren bidez, Zigoitiko Udalak Gorbeia Eskola HLHIren eraikinean arkupe bat eraikitzeko obra ONAINDIA OBRAS PUBLICAS, S.A. enpresari esleitu zion, 23.540,01 €tan, BEZa barne.
2020ko urriaren 26an, Alkatetzaren 2020-0451 zenbakiko Ebazpenaren bidez, obraren likidazioa onartu zen, guztira 23.401,76 euroko zenbatekoan, BEZa barne.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak finantzatu zuen obra, 12.600 euroko diru-laguntza baten bidez, LEADER eremuan dauden landa-eremuko udalerriak sustatu, garatu eta haien aniztasun ekonomikoa sustatzeko laguntzen 2019ko ekitaldiko deialdiaren barruan. Laguntza hori 2015/2020 epealdirako Euskadiko landa-garapenerako programaren esparruan onartu zen.
Irudi-galeria
Klikatu handitu nahi duzun irudi gainean