NEXT GENERATION EU FUNTSAK

Next Generation EU edo Berreskuratze eta Erresilientziarako Mekanismoen programa, Europa Batasunak sortutako inbertsio-plan bat da, koronabirusaren krisiaren ondoren ekonomia berraktibatzeko helburuarekin. 2020ko ekainaren 21ean onartu zuen Kontseilu Europarrak.

Laguntza horiek estatu kide bakoitzak garatutako Berreskuratze Planen bidez bideratzen dira, beharrezkoak diren erreformak eta inbertsio-proiektuak barne. Espainian, Espainiako Gobernuaren BEEP - Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez bideratzen dira. Plan hori Europako Batzordeak ere onartua du. Horren bidez, aurreikusten da Espainiak 140.000 milioi euro inguru jaso ahal izango dituela susperraldi ekonomikoan inbertitzeko, eta, zehazki, trantsizio digitalean eta ekologikoan.

BEEP honek zeharkako lau ardatz ditu: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta genero-berdintasuna.

Eraikin Publikoak Birgaitzea Bultzatzeko Tokiko Erakudeentzako Programa (Tokiko EPBBP)

Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan, NEXT GENERATION EU Europako funtsez finantziatua

Deitzailea

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa

 

HELBURUA

AURREKONTUA

ESKATUTAKO LAGUNTZA

EMANDAKO LAGUNTZA

Bengolarrako kirol instalazioen eraikina berritu eta handitzeko obra

2.903.991,88€

1.043.577,19€

1.043.577,19€

Erronka demografikoa duten udalerrietako energia garbiko tokiko proiektu berezietarako inbertsioetarako laguntzak (DUS 5000 PROGRAMA)

Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruko Berreskuratze eta Erronka Demografikoko Programaren esparruan, NEXT GENERATION EU Europako funtsez finantziatua

Deitzailea

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa

 

HELBURUA

AURREKONTUA

ESKATUTAKO LAGUNTZA

EMANDAKO LAGUNTZA

Zigoitiko udal argiteria publikoa berritzeko proiektua

174.057,29€

147.948,69€

UKATUTA

Zigoitiko Udalaren udaletxearen eraikinaren  birgaitze energetikoa, Ondategin: inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa, barneko argiztapen-instalazioa hobetzea, fluido bero-eramaileen mugimendu-ekipoak eraginkortasun energetiko handiko beste batzuekin ordeztea, hodi-sareen isolamendu termikoa eta erauzketa-airearen beroa berreskuratuko duen aireztapen behartuko sistema bat instalatzea barne.

1.061.382,94€

873.733,94€

855.946,48€

Gopegiko musika eskolaren eraikinaren birgaitze energetikoa, Gopegin: inguratzaile termikoaren energia-ehabilitazioa, barne-argiztapeneko instalazioa hobetzea eta aireztapen mekanikoko sistema bat instalatzea, erauzketa-airearen beroa berreskuratuta.

945.085,40€

785.470,23€

769.710,01€

Mugikortasun elektrikoarekin lotutako pizgarrien programa (MOVES III)

Europako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan

Deitzailea

Euskal Energiaren Erakundea (EEE)

 

HELBURUA

AURREKONTUA

ESKATUTAKO LAGUNTZA

EMANDAKO LAGUNTZA

Udal ibilgailu elektrikoa erostea

24.697,27€

9.000€

7.000€

Administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionaleko programa finantzatzeko laguntzak

Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan

Deitzailea

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua

 

HELBURUA

AURREKONTUA

ESKATUTAKO LAGUNTZA

EMANDAKO LAGUNTZA

Arkitektoa praktiketan: kontratazioa hamabi hilabetez

36.045,10€

32.108,92€

32.108,92€

Udal eraikinetako mantentze-lanetarako laguntzailea kontratatzea, 12 hilabetez

31.782,41€

21.405,94€

21.405,94€

       

Arkitektoa praktiketan NextGenerationEU (PIREP eta DUS 5000) laguntzen kudeaketa laguntza emateko: kontratazioa hamabi hilabetez 

37.995,62€ 32.108,88€ 32.108,88€