Salaketak egiteko baliabidea
Zigoitiko Udalak onetsitako Europako Next Generation funtsak kudeatzeko Iruzurraren Aurkako Neurrien Planaren arabera, komunikazio-sistema bat ezarriko da, barruko zein kanpoko kanaletan oinarrituta, jakinarazpen mekanismo egoki eta argiekin, Espainiako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak finantzatutako proiektuen inguruan izan daitezkeen iruzur-susmoei buruz informatzeko:
- Estatuko Kontu-hartzailetza Nagusiaren kanal publikoari buruzko informazioa iruzurrezko portaerei buruzko salaketak jakinarazteko. Kanal horretan herritar guztiek parte hartu dezakete, bai eta neurrian parte hartzen duen edozein pertsona fisiko zein juridikok ere. Bisitatu esteka honetan.
- Halaber, berariazko postontzi bat jarriko da martxan Iruzurraren Aurkako Neurrien Planaren esparruan egindako jarduketei lotutako salaketak jasotzeko. Salaketa horiek salatzaileen nortasuna babestuko duen berariazko protokolo baten bidez tratatuko dira. Jarritako salaketak bereziki kualifikatutako langileek aztertuko dituzte. Postontzia garatzen ari da eta ahal bezain pronto gaituko da.