2020

Udaleko herri jaietarako diru laguntzak

Xedea: Zigoitiko herrietako jaiak eta/edo erromeriak finantzatzeko dirulaguntzak:

  • Herritarrek parte hartu dezaten herriko jaiak antolatzen eta horietaz gozatzen.
  • Elkarbizitza aberasten laguntzen duten jolas eta kultura jarduerak egitea sustatzea.

Onuradunak: Zigoitiko kontzejuak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko abenduaren 30ean.

Prozedura: norgehiagoka.

Kirol, kultur eta/edo gizarte ekintzetarako diru laguntzak

Xedea: Zigoitiko udalerrian egiten diren kultura, kirol edota gizarte jardueren antolaketak eragiten dituen gastuak .

Onuradunak:

  • Irabazteko asmorik gabeko erakunde publikoak zein entitate pribatuak (kulturaren, kirolaren edo gizartearen arloetako elkarteak, taldeak eta fundazioak), baldin eta legez eratuta badaude eta Zigoitiko Udalerriko Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude.
  • Halaber, honako hauek ere izan daitezke dirulaguntzen onuradun: Zigoitiko udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko entitateak, nahiz eta egoitza bertan ez eduki. Entitate hauek EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo EAEko Kirol Entitateen Erregistroan egon behar dira inskribatuta.
  • Zigoitiko udalerriko kontzejuak.

Eskaerak aurkezteko epea:

Urteko programetararako, azken eguna 2020ko martxoaren 27a.

Programa puntualetarako, ekintza hasi baino hilabete lehenago, 2020ko urriaren 30 arte askoz jota.

Prozedura: norgehiagoka.

Euskara ikasteko eta euskarazko proiektuetarako diru laguntzak

Xedea: gastuak hauek ordaintzeko dirulaguntzak:

  • Euskararen ikaskuntzak.
  • Euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuek.

Onuradunak:

  • Euskararen ikaskuntzarako dirulaguntzak, ondoko betekizunak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

a) Zigoitiko udalerrian erroldatuta egotea ikastaroa hasten denean eta hala segitzea amaitu arte.

b) 16 urte edukitzea ikastaroan izena ematean.

c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako euskaltegi batean edo Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) matrikulatuta egotea.

d) Gutxienez ikastaroko orduen ehuneko 80an izatea.

  • Euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuetarako dirulaguntzak:

Euskara sustatzen duten irabazteko asmorik gabeko entitateak, nahiz eta euskara sustatzea ez izan entitatearen xede nagusi bakarra, baldin eta entitatearen jardunak Zigoitiko udalerriari eragiten badio, egoitza bertan ez eduki arren.

Egoitza Zigoitian duten irabazteko asmorik gabeko entitateak Zigoitiko Udalerriko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon behar dira; aldiz, egoitza Zigoitian ez dutenak EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo EAEko Kirol Entitateen Erregistroan egon behar dira inskribatuta.

Dirulaguntza eskatzen duena nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publikoen zein pribatuen elkartea bada, eskaeran eta dirulaguntza ematen duen ebazpenean berariaz agertu behar dira elkarteko kide bakoitzak hartzen dituen gauzatze konpromisoak eta bakoitzari aplika- tuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa (kide guztiak izango dira dirulaguntzaren onuradunak).

Eskaerak aurkezteko eta justifikazioa egiteko epea:

Eskatzeko eta justifikatzeko epea: 2020ko urriaren 30ean, euskara ikasteko dirulaguntzak.

Eskatzeko epea: euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuetarako proiektua hasi baino hilabete lehenago, 2020ko urriaren 30 arte askoz jota. Justifikatzeko epea: proiektua amaitzen denetik hilabete pasatu baino lehen, 2021eko otsailaren 1 arte askoz jota.

Prozedura: norgehiagoka

Zigoitiko kontzejuen dirulaguntzak

Mikroenpresa- eta autonomoentzako laguntzak.

KOVID-19k Zigoitiko mikroenpresen eta pertsona autonomoen gain eragindako osasun-krisiaren ondoriozko inpaktua arintzekoak.

Hiru diru-laguntza lerro ezartzen dira:

4.1. Diru-kopuru bat ematea, udalari bost urteko epean itzuli beharko zaiona. Horretarako, emandako diru-kopurua zati 60 eginda ateratzen den hileko zenbatekoa ordainduko zaio Udalari, inolako interes-tasarik aplikatu gabe. Lehenengo kuota 2021eko urtarrilean ordainduko da, eta horrek ez du eragotziko interesdunak egokitzat jotzen duen zenbatekoaren ordainketa partzialak egin ahal izatea edo zor duen zenbateko osoa edozein unetan likidatu ahal izatea.

Laguntzaren zenbatekoa, autonomoen kasuan 8.000 eurokoa izango da gehienez, eta 15.000 eurokoa mikroenpresen kasuan.

4.2. Ordainketa bakarra egingo da aurrez aurreko edo jendearentzako irekierako jarduera etetearen ondoriozko eragin ekonomikoa arintzeko, onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztientzat:

  1. Norbanako enpresari autonomoa, eta langile bakarra duten mikroenpresak: 1.000 €.
  2. Enpresari autonomoak eta mikroenpresak, 2 eta 5 langileen artean dituztenak: 1.500 €.
  3. Enpresari autonomoak eta mikroenpresak, 6 eta 9 langileen artean dituztenak: 1.500 €.

4.3. 2020ko ekitaldiari dagokion zabor-tasa diruz lagunduko da.

Eskatzeko epea: 2020/05/23tik 2020/11/02ra

Informazio gehiago: oinarri arautzaileak ikusi

Zigoitiko merkataritza bonuaren programa

Zigoitiko udalerriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta txikizkako establezimenduen zerbitzuen sektorean erosketa sustatzeko. Establezimenduek parte hartzeko epea: 2020/05/23tik 2020/06/01era.

Zigoitiko Udalak kanpainari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak eta zerbitzuak erosteko diru-laguntzak emango ditu, salgai jarritako eta merkataritza-establezimendu horietan bertan ordaintzeko onartutako bonuen bidez.

2.- Bi bonu-mota egongo dira: 30 eurokoa bata, eta 10 eurokoa bestea:

a) 30 euroko bonuak 20 euroko salmenta-prezioa izango du, eta 30 euroko balioa emango dio eramaileari, kanpaina honi atxikitako establezimenduen sarean ondasunak eta zerbitzuak erosteko. Bono bakoitzaren 10 euroko aldea Zigoitiko Udalak jarriko du.

b) 10 euroko bonuak 7 euroko salmenta-prezioa izango du, eta 10 euroko balioa emango dio eramaileari, kanpaina honi atxikitako establezimenduen sarean ondasunak eta zerbitzuak erosteko. Bono bakoitzaren 3 euroko aldea Zigoitiko Udalak jarriko du.

3.- Diruz lagundu daitekeen jardueraren eremuan sartzen da mikroenpresek eta pertsona autonomoek Zigoitiko udalerrian dauden jendearentzat irekitako establezimenduetan egindako txikizkako merkataritza guztia, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Sailkapenaren epigrafe hauetan jasotako eremuan:

Kodea

Código

Jarduera

Actividad

64

Elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (647.4 izan ezik), supermerkatuetan egindako edozein motatako elikagaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko erregimenean edo erregimen mistoan, salmenta-aretoaren azalera 400 metro koadrokoa edo handiagoa denean.

Comercio al por menor de productos alimenticios, bebidas y tabaco, realizado en establecimientos permanentes (excepto 647.4- comercio al por menor de cualquier clase de productos alimenticios y bebidas en régimen de autoservicio o mixto en supermercados, denominados así cuando la superficie de su sala de ventas sea igual o superior a 400 metros cuadrados)

65

Elikagaiak ez diren industria-produktuen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (652.1- medikamentuen, osasun-produktuen eta higiene pertsonaleko produktuen txikizkako merkataritza eta 655- erregaiak eta lubrifikatzaileak izan ezik)

Comercio al por menor de productos industriales no alimenticios, realizado en establecimientos permanentes (salvo 652.1- comercio al por menor de medicamentos, productos sanitarios y de higiene personal, y 655- combustibles, carburantes y lubricantes)

67

Elikadura-zerbitzua

Servicio de alimentación

68

Ostatu-zerbitzua

Servicio de hospedaje

 

942.2

942.9

944

 

Bainuetxeak eta bainu-guneak

Barnetegirik gabeko beste osasun-zerbitzu batzuk, multzo honetan sailkatu ez direnak

Naturopatia, akupuntura eta beste zerbitzu parasanitario batzuk.

Balnearios y baños

Otros servicios sanitarios sin internado, no clasificados en este grupo

Servicios de naturopatía, acupuntura y otros servicios parasanitarios.

965

Ikuskizunak

Espectáculos

97

Zerbitzu pertsonalak (974 kenduta, etxeko zerbitzuak ematen dituzten agentziak, eta 979, beste leku batzuetan jaso gabeko zerbitzu pertsonalak)

Servicios personales (salvo 974, agencias de prestación de servicios domésticos, y 979, otros servicios personales ncop)

 Informazio gehiago: oinarri arautzaileak ikusi