Xedea: Zigoitiko udalerrian egiten diren kultura, kirol edota gizarte jardueren antolaketak eragiten dituen gastuak .
Onuradunak:
- Irabazteko asmorik gabeko erakunde publikoak zein entitate pribatuak (kulturaren, kirolaren edo gizartearen arloetako elkarteak, taldeak eta fundazioak), baldin eta legez eratuta badaude eta Zigoitiko Udalerriko Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude.
- Halaber, honako hauek ere izan daitezke dirulaguntzen onuradun: Zigoitiko udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko entitateak, nahiz eta egoitza bertan ez eduki. Entitate hauek EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo EAEko Kirol Entitateen Erregistroan egon behar dira inskribatuta.
- Zigoitiko udalerriko kontzejuak.
Eskaerak aurkezteko epea:
Urteko programetararako, azken eguna 2022ko apirilaren 8a.
Programa puntualetarako, ekintza hasi baino hilabete lehenago, 2022ko azaroaren 1 arte askoz jota.
Prozedura: norgehiagoka.