2021

KIROL, KULTUR ETA GIZARTE EKINTZETARAKO LAGUNTZAK

Xedea: Zigoitiko udalerrian egiten diren kultura, kirol edota gizarte jardueren antolaketak eragiten dituen gastuak .

Onuradunak:

  • Irabazteko asmorik gabeko erakunde publikoak zein entitate pribatuak (kulturaren, kirolaren edo gizartearen arloetako elkarteak, taldeak eta fundazioak), baldin eta legez eratuta badaude eta Zigoitiko Udalerriko Elkarteen Erregistroan inskribatuta badaude.
  • Halaber, honako hauek ere izan daitezke dirulaguntzen onuradun: Zigoitiko udalerrian diharduten irabazteko asmorik gabeko entitateak, nahiz eta egoitza bertan ez eduki. Entitate hauek EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo EAEko Kirol Entitateen Erregistroan egon behar dira inskribatuta.
  • Zigoitiko udalerriko kontzejuak.

Eskaerak aurkezteko epea:

Urteko programetararako, azken eguna 2021eko martxoaren 29a.

Programa puntualetarako, ekintza hasi baino hilabete lehenago, 2021eko azaroaren 1 arte askoz jota.

Prozedura: norgehiagoka.

UDALEKO HERRI JAIETARAKO DIRU LAGUNTZAK

Xedea: Zigoitiko herrietako jaiak eta/edo erromeriak finantzatzeko dirulaguntzak:

  • Herritarrek parte hartu dezaten herriko jaiak antolatzen eta horietaz gozatzen.
  • Elkarbizitza aberasten laguntzen duten jolas eta kultura jarduerak egitea sustatzea.

Onuradunak: Zigoitiko kontzejuak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko abenduaren 30ean.

Prozedura: norgehiagoka.

Gaineratutako agiriak

EUSKARA IKASTEKO ETA EUSKARAZKO PROIEKTUETARAKO DIRU LAGUNTZAK

Xedea: gastuak hauek ordaintzeko dirulaguntzak:

  • Euskararen ikaskuntzak.
  • Euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuek.

Onuradunak:

  • Euskararen ikaskuntzarako dirulaguntzak, ondoko betekizunak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

a) Zigoitiko udalerrian erroldatuta egotea ikastaroa hasten denean eta hala segitzea amaitu arte.

b) 16 urte edukitzea ikastaroan izena ematean.

c) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) onartutako euskaltegi batean edo Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) matrikulatuta egotea.

d) Gutxienez ikastaroko orduen ehuneko 80an izatea.

  • Euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuetarako dirulaguntzak:

Euskara sustatzen duten irabazteko asmorik gabeko entitateak, nahiz eta euskara sustatzea ez izan entitatearen xede nagusi bakarra, baldin eta entitatearen jardunak Zigoitiko udalerriari eragiten badio, egoitza bertan ez eduki arren.

Egoitza Zigoitian duten irabazteko asmorik gabeko entitateak Zigoitiko Udalerriko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon behar dira; aldiz, egoitza Zigoitian ez dutenak EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean edo EAEko Kirol Entitateen Erregistroan egon behar dira inskribatuta.

Dirulaguntza eskatzen duena nortasunik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publikoen zein pribatuen elkartea bada, eskaeran eta dirulaguntza ematen duen ebazpenean berariaz agertu behar dira elkarteko kide bakoitzak hartzen dituen gauzatze konpromisoak eta bakoitzari aplika- tuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa (kide guztiak izango dira dirulaguntzaren onuradunak).

Eskaerak aurkezteko eta justifikazioa egiteko epea:

Eskatzeko eta justifikatzeko epea: 2021eko azaroaren 1ean, euskara ikasteko dirulaguntzak.

Eskatzeko epea: euskaren ezagutza eta ikaskuntza bultzatzen dituzten proiektuetarako proiektua hasi baino hilabete lehenago, 2021ko azaroaren 1 arte askoz jota. Justifikatzeko epea: proiektua amaitzen denetik hilabete pasatu baino lehen, 2022ko otsailaren 1 arte askoz jota.

Prozedura: norgehiagoka

Zigoitiko kontzejuetako obretarako diru-laguntzak