Animaliak

Hemen dagoen informazioak dibulgaziozko izaera soilik du, eta inoiz ere ez da Administrazioarentzat loteslea izango. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, begiratu indarrean dagoen araudian.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

Licencia de tenencia de animales potencialmente peligrosos

ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIA

ZER

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko gaitzen duen udal-lizentzia, bai arraza-tipologiagatik, bai halakotzat jo delako.

NORK

Adin nagusikoak, animalia horien titularrak, organismoak edo arriskutsutzat jotako animalia zaintzeaz, paseatzeaz edo maneiatzeaz arduratuko direnak.

DOKUMENTAZIOA

  • Formularioa: "Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia".
  • Eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Txartel-tamainako argazki bat.
  • Gaitasun fisikoaren eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria, gidariei azterketa egiteko zentro batek emana eskaera egin aurreko hiru hilabeteetan.
  • Udalari datu pertsonala eskatzeko baimenik ematen ez bazaio, aurrekari penalen ziurtagiri negatiboa.

TRAMITAZIOA

Aurrez aurre, udaletxeko erregistro orokorreko bulegoan.

Telematikoki, udalaren webgunean eskuragarri dagoen egoitza elektronikoan.

PREZIOA

Ikusi Zerbitzuak emateagatiko eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala.

EPEA

Epea: 15 egun

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.

Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa

ARAUDIA

  • 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, animaliak edukitzeari buruzkoa.
  • 50/1999 Legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzkoa.
  • 287/2002 Errege Dekretua, abenduaren 23ko 20/1999 Legea garatzen duena.
  • Zerbitzuak eman eta jarduerak egiteagatiko tasaren udal ordenantza

OHIKO GALDERAK ETA OHARRAK

Lizentzia emateko, beti egiaztatu beharko da interesdunak ez duela aurrekari penalik.

Lizentzia indibiduala da, eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituzten edo gidatzen dituzten pertsona guztiek eskuratu beharko dute.

Lizentziak 5 urteko balio-aldia izango du, eta, horren ondoren, berritu egin beharko da. Lizentzia berri bat editatuko da erregistro-zenbaki berarekin eta emate-data berriarekin.

Animaliaren jabea pertsona juridikoa bada, hura zaintzeko eta kontrolatzeko ardura duten pertsonek dagokion lizentzia eskatu beharko dute.

Izapide hau ez zaie aplikatuko Indar Armatuetako, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako, autonomia-erkidegoetako Polizia Kidegoetako, Udaltzaingoko eta segurtasun-enpresetako txakurrei eta animaliei, baimen ofiziala badute, lege honek ez baitie eragiten.

ARDURA DUEN SAILA

Herritarren arretarako zerbitzua

Bengolarra kalea, 1

Ondategi, (01008)

Telefonoa: 945 464041

Posta elektronikoa: zigoitia@zigoitia.eus

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Erregistroan izena ematea

BESTE LIZENTZIA ETA BAIMEN BATZUK

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa

Zer da

Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatzea.

Nork eska dezake

Zigoitian bizi diren 18 urtetik gorakoek edo halakoen ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Erregistrorako eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NAN, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Ordezkaritza-idazkia, beharrezkoa denean.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia onartzeko ebazpena, eskumena duen administrazioak emana. Ez da beharrezkoa, ebazpena Zigoitiko Udalak eman badu.
  • Animaliaren osasun-kartilla.
  • Albaitari-egiaztagiria, berriki egina, animaliaren osasun-egoera ziurtatuta, eta bereziki arriskutsu bihurtzeko moduko gaixotasunik edo nahasmendurik ez duela. URTERO AURKEZTU BEHARKO DA ALBAITARI-ZIURTAGIRI EGUNERATUA.
  • Erantzukizun zibileko aseguru baten poliza, 120.000 eurokoa baino gutxiagokoa izango ez den estaldurarekin, animaliak eragindako kalteen ondoriozko erantzukizunerako, nahiz eta beste pertsona bati laga, zain dezan.
  • Polizaren ordainagiria.
  • Udalak ofizioz egiaztatuko du animalia Euskal Herriko Animalien Identifikazio Erregistroan inskribatuta dagoen.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 15 egun baliodun

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso, egiaztatu eta erregistratzea, gehitutako agiriekin batera.
  2. Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatua ematea, frogagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Gehitutako agiriak indarrean dauden eta baliozkoak diren egiaztatzea.
  2. Alkatetzaren dekretua, eskaera onartzeko edo ez onartzeko.
  3. Erregistroa inskribatzea, egokia denean.
  4. Interesdunari dekretua jakinaraztea eta erregistro-txartela igortzea.

Nork onartzen du

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak