Arabako Katastroa

Higiezinen Katastroa, Arabako Foru Aldundiaren Katastro Zerbitzuaren menpeko administrazio-erregistro bat da. Erregistro horretan, landa, hiri eta ezaugarri berezietako higiezinak deskribatzen dira.

Hemen dagoen informazioak dibulgaziozko izaera soilik du, eta inoiz ere ez da Administrazioarentzat loteslea izango. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, begiratu indarrean dagoen araudian.

Zer da katastroa?

Higiezinen Katastroa, Arabako Foru Aldundiaren Katastro Zerbitzuaren menpeko administrazio-erregistro bat da. Erregistro horretan, landa, hiri eta ezaugarri berezietako higiezinak deskribatzen dira.

Ondasun higiezinen katastro-deskribapenean, higiezin horien ezaugarri fisikoak, juridikoak eta ekonomikoak azalduko dira, kokapena, katastro-erreferentzia, azalera, erabilera, laborantza, adierazpen grafikoa, katastro-balioa eta katastro-titularra, besteak beste.

 Ondasun higiezinen katastro-deskribapenean jasotako datuak errealitatearekin bat datozela bermatzeko helburuarekin, derrigorrezkoa da ondasunak eta ondasun horien inguruko aldaketa guztiak Higiezinen Katastroan sartzea.


Zenbait prozedura daude datu horiek sartzeko, sortuko duen jazoera, ekintza edo negozioaren arabera.  Prozedura horien artean, ondokoak nabarmentzen dira: katastro-titularrek egiten dituzten aitorpenak, Notarioek edo Jabetzen Erregistratzaileek, Udalek eta zerga eta hirigintza kudeaketako ekintzetan esku hartzen duten Administrazioek egindako jakinarazpenak.  

Trebakuntza, mantentze-lana, berrikusketa eta katastroari datxezkion beste funtzio batzuk Arabako Foru Aldundiaren eskumen izango dira soilik, bai zuzenean, bai finkatutako baldintzen arabera udalekin egiten dituen lankidetza-hitzarmenen bidez.  Gainera, beste administrazio publiko batzuek erabiltzeko moduko datu-base gisa egituratu beharko da katastroa.

Ondasun higiezinen balorazioari dagokionez, urtero jaso eta onartzen diren merkatu-azterketei dagokien balorazio-atalak zehazten du udalerri bakoitzeko Baloreen Ponentzia. Hori, baloraziorako arau teknikoak eta lurzoruaren eta eraikinen balioen koadro-markoa aplikatuz egiten da, izaera naturaleko eta landatarreko ondasun higiezinen balioa zehazteko helburuarekin.

Katastroak jatorriz zerga-helburua zuen; horrela bada, beharrezko informazioa emango du estatu, erkidego eta udal Administrazioek ezarritako zerga-figurak kudeatzeko, biltzeko eta kontrolatzeko.  Horretarako, Katastroak ondasun higiezinen errolda, horren titulartasuna eta katastro-balioa emango ditu. Katastro-balioa higiezin bakoitzari dagokion administrazio-balio bat da eta titularraren gaitasun ekonomikoa zehazteko aukera ematen du.

Arautegia

  • Higiezinen Katastroaren Legearen testu bateratua onesteko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa.

  • 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Higiezinen Katastroaren Legearen testu bateratua garatuko duen 417/2006 Errege Dekretua, apirilaren 7koa.

  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen 42/1986 Foru Araua, uztailaren 19koa.

  • Diputatuen Kontseiluaren 1080/1992 Foru Araua, abenduaren 22koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren katastro-balioak finkatu, berrikusi, aldatu edo eguneratzeko jarraitu behar diren tramiteak edo eta baldintzak orokorrean arautuko dituen arautegia finkatzea proposatu duena.

  •   1/1993 Foru Araua, urtarrilaren 12koa, higiezinen katastroa mantentzeko prozedurari buruzkoa.

  • 2/1994 Foru Araua, urtarrilaren 18koa, martxoaren 1eko 21/1994 Foru Dekretua osatzen duena, Balorazio-tekniken Arauak eta eraikinen eta lurzoruaren balioen koadro-markoa onartzeari buruzkoa.

  • 7/2008 Foru Dekretua, otsailaren 5ekoa. Horren bidez, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela-eta, Higiezinen Katastroan erakin berrien alta xedatuko duten araua kaldatzen dira. 

Katastroaren kontsulta

Zer da

Babesturik ez dauden katastro-datuak (katastroko kartografia barne) aztertu eta bilatzea, Katastro eta Balorazio Zerbitzuaren datu-basean jasotako datuen artean.

 

Datu babestuak dira ondasun higiezinen katastroan titular gisa  inskribaturik daudenen izena, deiturak, izen soziala, identifikazio-kodea eta helbidea, bai eta katastro-balioa eta lurzoruaren balioak nahiz, hala dagokionean, ondasun higiezinen eraikuntzaren banakako balioak ere.

Nork eska dezake

Edozein pertsonak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide-orri orokorra.

Non eskatu behar da

Udal bulegoetan:

  • Aurrez aurre: Bengolarra kalea, 1 (Ondategi) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
  • Postaz: postetxean.
  • Posta elektronikoz: zigoitia@zigoitia.org
  • Fax-ez: 945 464052

 

Arabako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaritzako Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuan (Samaniego kalea, 14 - Vitoria-Gasteiz).

 

Katastroa mantentzeko bulegoan.

 

Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:

  • Estatuaren Administrazio Orokorra.
  • Erkidego Autonomoko Administrazioa.
  • Lurraldeetako Aldundietako Administrazioa.
  • Populazio handiko udalerrien antolamendu-erregimena duten Udalak.
  • Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041                  

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 15 egun baliodun

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jaso eta egiaztatzea eta, zuzena bada, erregistratzea.
  2. Sistema informatikoaren bidez, kontsulta eskatzeko izapidea gauzatzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Interesdunari katastroaren kontsulta ematea. Eskaera faxez egiten bada, postaz igortzea, Udalak ezarritako prozedurari jarraituz.
  2. Artxibatzea.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Eskatzaile bati katastroan jasotako datuak dituzten agiriren batzuk ukatzen zaizkionean, errekurtsoa jarri ahalko dio prozeduraren ebazpenari; horrek ez du agortuko administrazio-bidea. Jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, hilabeteko epean errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

  • Administrazioarekiko diru-erreklamazioa, Foru Aldundiko Lege eta Administrazio Erakundea (Probintzia plaza, 14 - Vitoria-Gasteiz).
  • Aukerakoa izanik eta administrazioarekiko diru-erreklamazio hori egin aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuaren aurrean (Samaniego kalea, 14 - Vitoria-Gasteiz). Ezingo dira bi errekurtsoak aldi berean jarri.

Katastro-ziurtagiriak

Zer da

Katastro-ziurtagiriak Ondasun Higiezinen Katastroan jasota dauden ondasun higiezinen datu fisiko, juridiko eta ekonomikoak egiaztatzen dituzten agiriak dira. Katastro-ziurtagirietan, bi mota daude:

  • Hitzez hitzeko katastro-ziurtagiriak: ondasun higiezinei buruzko datu alfanumerikoak dauzkate (titulartasuna, kokapena, katastroko erreferentzia, azalera, erabilera, laboreak, antzinatasuna, katastro-balioa, eta abar). Ziurtagiri horiek Udalaren bidez izapidetu ahalko dira.
  • Katastro-ziurtagiri deskribatzaile eta grafikoak: dena delako ondasun higiezinaren oinarrizko datu fisiko, juridiko eta ekonomikoez gain, haren irudikapen grafikoa ere jasotzen dute. Halako ziurtagiriak Arabako Foru Aldundiaren Katastro Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio.

Nork eska dezake

Katastro-ziurtagiriak datu babestuak dituztenean, hau da, titulartasuna edo katastro-balioa aditzera ematen dituzten datuak, ondasun higiezin bakoitzaren titularrek bakarrik eskatu ahalko dituzte.

 

Era berean, hauek ere eska ditzakete:

  • Ondasun higiezin bakoitzaren titularrek berariaz eta idatziz emandako baimena dutenek.
  • Partzela mugakideen titularrek, katastro-balioa kenduta.
  • Katastroan inskribaturiko ondasun higiezinen gaineko eragin errealeko edo errentamendu edo apartzeriako eskubideren baten titular edo titularkide direnek.
  • Katastroan kausatzaileak edo eskualdatzaileak inskribaturik dituen ondasun higiezinen jaraunsle edo oinordekoek, ondasun horiei dagokienez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide-orri orokorra.
  • Datu babestuak eskuratzeko eskaera denez, beharrezko legitimazioa egiaztatzen duten agiriak gehitu behar dira.

Non eskatu behar da

Hitzez hitzeko katastro-egiaztagiriak:

  • Udal-bulegoetan: Bengolarra, 1 (Ondategi), astelehenetik ostiralera, 9:00 -14:00.
  • Arabako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaritzako Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuan (Samaniego kalea, 14 - Vitoria-Gasteiz).
  • Katastroa mantentzeko bulegoan.

 

Katastro-ziurtagiri deskribatzaile eta grafikoak eskatu beharko dira Arabako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaritzako Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuan edo Katastroa mantentzeko bulegoan.

Argibide gehiagorako, deitu 945 464041 zenbakira

Zenbat balio du

- Hitzez hitzeko katastro-ziurtagirietarako, doan.

- Katastro-ziurtagiri deskribatzaile eta grafikoetarako, Arabako Foru Aldundiak ezarritako tasa kontsultatu beharko da.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 15 egun baliodun

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Gehitu beharreko agiriak jaso, egiaztatu eta, zuzen badago, eskaera erregistratzea.
  2. Sistema informatikoaren bidez, ziurtagiria eskatzeko izapidea gauzatzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Katastro-ziurtagiria sinatzea.
  2. Interesdunari katastro-ziurtagiria ematea. Eskaera faxez egiten bada, postaz igortzea, Udalak ezarritako prozedurari jarraituz.
  3. Artxibatzea.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Eskatzaile bati katastroan jasotako datuak dituzten agiriren batzuk ukatzen zaizkionean, errekurtsoa jarri ahalko dio prozeduraren ebazpenari; horrek ez du agortuko administrazio-bidea. Jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, hilabeteko epean errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

  • Administrazioarekiko diru-erreklamazioa, Foru Aldundiko Lege eta Administrazio Erakundea (Probintzia plaza, 14 - Vitoria-Gasteiz).
  • Aukerakoa izanik eta administrazioarekiko diru-erreklamazio hori egin aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuaren aurrean (Samaniego kalea, 14 - Vitoria-Gasteiz). Ezingo dira bi errekurtsoak aldi berean jarri.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari lotuta dauden ondasunen alta edo aldaketa egiteko eskatzea

Zer da

Subjektu pasiboek Ondasun Higiezinen gaineko zergari lotutako ondasunak kokaturik dauden lurraldeko udalean halako ondasunen altak eta aldaketak jakinarazi behar dituzte, datuak katastroan inskribatzeko edo aldatzeko.

Nork eska dezake

Ondasun higiezinen gaineko edo halakoei atxikitako zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakidaren, azalera-eskubide errealen, gozamenaren titular direnek edo ondasun higiezinen jabe direnek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eraikuntza berriei eta birgaitzei dagokienez, subjektu pasiboek alta-aitorpena aurkeztu beharko dute, Arabako Foru Aldundiak onartutako ereduaren arabera, bai eta honako agiri hauek ere:
  • Kokapen-planoak, partzelaren barruan eraikuntza dagoen tokia aditzera emanda.
  • Solairuen oinplanoak.
  • Altxaeren planoak eta sekzio bertikal bat.
  • Eraikuntzan erabilitako materialei buruzko txostena. Agiri horiek aurkez daitezke bai euskarri informatikoan (dwg, dxf edo dgn fitxategiak, eskalan) bai paperean (oinplano akotatuak).
  • Jabetza horizontalean banatzeko proiektua, agiri publiko batean gauzatzekoa, garaje eta aparkalekuetarako solairuei buruz zein bulegoei buruz, eta eremu komun propio eta independenteei buruz, unitate bakoitzak erabilera horietarako guztizko eremuan izango duen partaidetza-koefizienteekin.
  • Udalak emandako hirigintza-lizentziaren kopia.
  • Babes Ofizialeko Etxebizitza izendatzeko behin-behineko kalifikazioa, hala dagokionean.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergari lotutako Ondasun higiezinak eskualdatzen direnean, eskuratzaileak alta-aitorpena aurkeztu beharko du, Arabako Foru Aldundiak onartutako ereduaren arabera, bai eta aldaketa eragiten duen jatorrizko agiriaren kopia ere, dela eskritura publikoa, dela epai judiziala edo Jabetza Erregistroaren ziurtagiria.  Eskualdatzaileak baja-aitorpena aurkeztu beharko du, Arabako Foru Aldundiak onartutako ereduaren arabera.
  • Aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoen kasuan, subjektu pasiboek dagokion aitorpena aurkeztu beharko dute, Arabako Foru Aldundiak onartutako ereduaren arabera, bai eta beharrezkotzat jotako agiriak ere, Ondasun Higiezinen Katastroa aldatzeko, hori egokia denean.

Non eskatu behar da

Titulartasuna aldatzen denean edo katastroan aldaketak egiteko:

  • Udal-bulegoetan: Bengolarra, 1 (Ondategi), astelehenetik ostiralera, 9:00 -14:00.
  • Arabako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaritzako Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuan (Samaniego kalea, 14 - Vitoria-Gasteiz).
  • Katastroa mantentzeko bulegoan.

Eraikuntza berri eta birgaitzeen alta emateko:

  • Arabako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaritzako Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuan.
  • Katastroa mantentzeko bulegoan.

Argibide gehiagorako, deitu 945 464041 zenbakira

Zenbat balio du

 

Prozeduraren epea

  • Zerga-betebeharpekoek eskaera aurkeztu beharko dute bi hilabeteko epean, aitortzen den egitatea, egintza edo negozioa formalizatutako egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
  • Ondasun higiezinak mortis causa eskualdatzen direnean, epea Jaraunspenaren gaineko Zerga likidatzen den egunetik hasiko da zenbatzen, eta jaraunsleak bi aitorpenak egin beharko ditu, alta-aitorpena eta baja-aitorpena.

Ezarri beharreko araudia

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Gehitu beharreko agiriak jaso, egiaztatu eta, zuzen badago, eskaera erregistratzea.

Ondorengo izapideen laburpena

  • Eraikuntza berri eta birgaitzeen kasuan, Udalak –lehen okupazioko lizentzia onartu ondorengo bi hilabeteen barruan– Arabako Foru Aldundira honako agiri hauek igorriko ditu, obra-proiektuari dagokionez:
  • Kokapen-planoa.
  • Oinplano akotatuak.
  • Sekzio-planoa.

Hasierako proiektuaren aldean, obran aldaketak egiten diren kasuetan, Udalak aurreko paragrafoan aipaturiko agiriak igorriko ditu, obra-bukaerako ziurtagiriari dagokionez, haietan aldaketa horiek xehatuta eta zehaztuta.

 

  • Urte bakoitzeko martxoko, maiatzeko, uztaileko, iraileko, azaroko eta urtarrileko lehen hamabost egun naturalen barruan, Udalak aipatutako hilen aurreko bi hil naturaletan subjektu pasiboek aurkeztu dizkioten aitorpenak zein dagozkion agiriak igorriko ditu Arabako Foru Aldundira –edo hark esandako tokira edo erakundera–, bai eta Ondasun Higiezinen Katastroa mantentzearekin zerikusia duten baimen, lizentzia eta gainerako egintzen zerrenda ere.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Oharrak

Prozeduraren ebazpenak ez du agortzen administrazio-bidea. Jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epean errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

  • Administrazioarekiko diru-erreklamazioa, Foru Aldundiko Lege eta Administrazio Erakundea (Probintzia plaza, 14 - Vitoria-Gasteiz).
  • Aukerakoa izanik eta administrazioarekiko diru-erreklamazio hori egin aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Udal Zerga eta Katastro Zerbitzuaren aurrean (Samaniego kalea, 14 - Vitoria-Gasteiz). Ezingo dira bi errekurtsoak aldi berean jarri.