Aurkeztu beharreko dokumentazioa
|
- Beste baten izenean jardunez gero, legezko ordezkaritzaren agiria.
Nortasuna identifikatzeko agiriak:
- Erroldatzen diren pertsona guztien NAN (nahitaezkoa 14 urteez geroztik).
- Adingabeak erroldatzean, familia-liburua edo, izanez gero, NAN.
- Adingabea gurasoetako bakar batekin erroldatzen bada, beste gurasoaren baimena egiaztatu beharko da (guraso arteko baimen-agiria), EINren ereduaren araberako erantzukizunpeko adierazpena, edo adingabearen legezko tutoretza izatea, epai judiziala edo hitzarmen arauemailea aurkeztuta.
Atzerritarren nortasuna identifikatzeko agiriak:
- Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechesteingo eta Suitzako herritarrek pasaportea edo beren herritartasunari dagokion herrialdeko nortasun-agiria aurkeztu beharko dute, indarrean, bai eta, izanez gero, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatu izanaren egiaztagiria; han, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) ageriko da. Erroldatzeko, AIZ lehenetsiko da.
- Beste estatu batzuetako herritarrek Espainiako agintaritzak emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute, indarrean. Bestela, herritarrak diren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute, indarrean. (Beste herrialde batzuetako bizileku-txartelak ez du balioko). Erroldatzeko, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) lehenetsiko da.
Etxebizitzaren dokumentazioa:
Etxebizitzaren jabeen, maizterren edo etxebizitza erabiltzeko eskubidea dutenen erroldaren kasuan:
- Jabetzaren titulua.
- Etxebizitzaren alokairuaren kontratua; orain dela gutxikoa ez bada, horrez gain, alokairuaren azkeneko ordainagiria ere aurkeztu behar da.
- Berrakuratzeen kasuan, berrakuratze-kontratua, alokairuaren kontratua eta etxebizitzaren jabearen baimena.
- Erabilerarako eskubidea egiaztatzen duten beste titulu batzuk (dibortzioaren kasuan, sententzia judiziala; testamentuak, dohaintzak, etab.)
Etxebizitzaren jabetza-titulurik ez izatekotan, alokairu-kontratua edo etxebizitza erabiltzeko eskubidearen titulua, etxebizitzaren jabeen alokairu-kontratuaren titularren edo erabilera-eskubidearen titularren baimena. Horrekin batera, baimena ematen duen pertsonaren nortasun-agiriaren fotokopia eta bere erabilera-eskubidearen tituluarena ere aurkeztu behar da (azken hau, aurretiaz Udalean ez badago bakarrik).
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura
|
- Agiriak eta etxebizitzaren egoera (jabetza, hutsik dagoen ala ez,....) egiaztatzea
- Datuak, zuzenak baldin badira, Biztanle Erroldaren aplikazioan sartzea, eta egoitza aldatzeko eskaera inprimatzea; eta behin interesdunak datuak egiaztatu eta gero, sinatu egiten da.
- Egoitza aldatzeko eskaera eskaneatu eta haren sarrera-erregistroa egitea.
- Idazkaritzak sinatzea.
|
Oharrak
|
Interesdunak etxebizitza bera ez diren egoitza batetik baino gehiagotik baldin badatoz, egoitza bakoitzerako aldaketa/lekualdaketa eskatu beharko da (ordezkari bat erabil daiteke).
Izapide hau egingo da “Zerga-egoitza aldatzea” izapidearekin batera eta “Titulartasuna eta/edo helbideratzeak aldatzea” izapidearekin batera, hala dagokionean.
|