Ogasuna
Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagozkien salbuespenak, hobariak eta EZ atxikitzeko deklarazioak eskatzea
OGASUNA |
Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagozkien salbuespenak, hobariak eta EZ atxikitzeko deklarazioak eskatzea |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zer da |
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren berariazko araudian xedatutako salbuespenak, hobariak eta ez atxikitzeko deklarazioak eskatzea.
Orobat, zergatik salbuetsiko dira basoak eta gainerako ondasun higiezinak, horien gainean herri-aprobetxamenduren bat badago, baita herri-basoak ere.
Ondorioz, ez dira zergatik salbuetsiko ez ostalaritza-, ikuskizun-, merkataritza- eta aisialdi-establezimenduak, ez enplegatuen etxebizitzetarako erabiltzen diren etxeak, ez eta zuzendaritzaren bulegoak edo industria-instalazioak ere.
2.- Ondorengo HOBARIAK ezartzen dira: a) Zerga-kuotaren ehuneko 95eko hobaria izango dute baso-plantazioa edo baso-populazioa duten landa-lurrek, baldin eta lurrok naturagune babesturen batean badaude. b) Ehuneko 50eko hobaria izango dute urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xedea osatzen duten ondasun higiezinek, obra berrikoak izan zein obra berriaren pareko diren birgaitzeko obrak. Aurreko hobaria obrak hasi aurretik eskatu beharko dute interesdunek. c) Babes ofizialeko etxebizitzak eta autonomia-erkidegoko araudiak baliokidetzat hartzen dituenek zerga-kuotaren ehuneko 50eko hobaria izango dute behin betiko kalifikazioa ematen zaien ondorengo hiru zergaldietan. Interesdunak hobari hori hiru zergaldiak amaitu aurreko edozein unetan eskatuko du, eta eskatu ondorengo zergalditik aurrera izango ditu ondorioak. d) Zergaren kuota osoaren hobaria ezarriko da etxebizitzarako erabilera baino ez duten higiezinetarako, baldin eta subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza bada eta han bizi den familia-unitateko kide guztien baterako urteko errenta 21.000 euro baino gutxiago bada. Halaber, hobariaren subjektu pasibo onuradunek etxebizitzarako bakarrik erabiliko duten beste higiezinik ez izatea eskatuko da. Hobari horren zenbatekoa aldatu egingo da, jarraian dagoen taulan adierazitakoaren arabera.
Hobari hau bateraezina izango da 6. artikuluan araututako gainerako hobariekin. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nork eska dezake |
Interesdunak edo haren ordezkariak. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zenbat balio du |
Doan. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Prozeduraren epea |
Epea, gutxi gorabehera: hilabetea. Legezko epea, gehienez: sei hilabete. Isiltasun administratiboaren ondorioak: negatiboa. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezarri beharreko araudia |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ondorengo izapideen laburpena |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nork onartzen du |
Alkatetzak |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Idazkaritza- Kontu-hartzailetza |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oharrak |
Oro har, salbuespenak edo hobariak onartu ondorengo urtetik aurrera izango ditu ondorioak. |
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea
OGASUNA |
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea |
Zer da |
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren araudi espezifikoan aurreikusitako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea.
1.- EZ zaie zerga hau ezarriko:
2.- Honakoak SALBUETSIKO dira:
Era berean, zergatik salbuetsiko dira 14 zaldi fiskal baino gutxiago dituzten eta ezgaitasunen bat duten pertsonen izenean dauden eta eurak bakarrik erabiltzeko diren ibilgailuak. Salbuespen hori egoerak dirauen bitartean bakarrik aplikatuko da, bai desgaituek gidatutako ibilgailuen kasuan bai desgaituak eramateko ibilgailuen kasuan ere. Zergatik salbuetsita ere geldituko dira, guraso ahala, tutoretza edo kuratela dela-eta, ehuneko 65 edo gehiagoko minusbaliotasun maila duen pertsona bat zaintzeko ardura dutela egiaztatzen dutenen ibilgailuak. Aurreko hiru paragrafoetan aurreikusitako salbuespenak ez zaizkie onuradun diren subjektu pasiboei Hizki honetan adierazitakorako, honako hauek hartuko dira desgaitasunen bat duten pertsonatzat:
Aipatutako 1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskin gisa agertzen den baremoan A letrarekin kalifikatutako mugikortasun mugatuko egoeran dauden aurreko paragrafoetan sartutako pertsonei, ez zaie aplikatuko 14 zaldi fiskaleko muga, betiere ibilgailua gurpildun aulkia erabiltzeko egokituta baldin badago.
3.-Ondorengo HOBARIAK ezartzen dira : a) Zergaren kuota osoaren hobari bat ezartzen da familia ugariaren titularrentzako:
Baldin eta ondorengo baldintza hauek betetzen baditu:
Hobariak eskatu egingo dira. Eskaerarekin batera ondokoak aurkeztuko dituzte:
Hobari hori urte batean jaso ahal izango da. Dena den, subjektu pasiboak epe hori luzatzea eska dezake, baldin eta idatz-zati honetan araututakoak betetzen jarraitzen badu.
b) Zergaren kuota osoaren ehuneko 75eko hobaria ezartzen da, ondorengoentzat: ibilgailu hibridoen jabeentzat (motor elektriko-gasolinadunak, elektriko-dieseldunak edo elektriko-gasdunak), baldin eta ibilgailuak fabrikatik homologatuta badatoz, eta kutsadura-emisioak gutxitzeko gailu katalizatzaileak, ibilgailuaren klase eta modelora egokituak, baldin badituzte. c) Zergaren kuota osoaren ehuneko 95eko hobaria ezartzen da ibilgailu elektrikoen jabeentzat. d) Zergaren kuota osoaren ehuneko 100eko hobaria ezartzen da ondorengoentzat: ibilgailu historikoen edo 25 urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat, fabrikazio-datatik kontatzen hasita, edo, data hori ezagutuko ez balitz, lehenengo matrikulazioa egin zeneko datatik kontatzen hasita, edo, hori ere falta bada, ibilgailu-mota horren fabrikazioa bukatu zen datatik kontatzen hasita.
|
Nork eska dezake |
Interesdunak edo legezko ordezkariak |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Gutxi gorabeherako epea: hilabete bat Legezko epea: sei hilabete Administrazioaren isiltasunaren Ondorioa: ezezko erantzuna
|
Ezarri beharreko araudia |
Orokorrari Buruzkoa
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
Alkatetzak |
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Idazkaritza-kontu hartzailetza |
Oharrak |
Oro har, salbuespenak/hobariak onartzen den urtearen hurrengo urtetik aurrera izango du eragina. |
Eraikuntza, Instalazio eta Lanen Zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea
OGASUNA |
Eraikuntza, Instalazio eta Lanen Zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea |
Zer da |
Eraikuntza, instalazio eta lanen zergaren araudi espezifikoan aurreikusitako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea.
1.- Egindako eraikuntza, obra eta instalazioei EZ zaie ZERGA hau ezarriko horien jabetza-titulartasuna udalarena bada eta, beti ere, udala bera bada obren jabea. 2.- Honakoak SALBUETSIKO dira:
3.- Ondorengo HOBARIAK ezartzen dira: a) ehuneko 90reko hobaria emango zaie elbarrien sarbide eta bizigarritasun baldintzak hobetzen dituzten. Eraikuntza, instalazio edo obrei Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondorioetarako, minusbaliatutzat hartuko dira legezko ezaugarri hori ehuneko 33koa edo gehiagokoa dutenak.
b) ehuneko 30eko hobaria izango dute eguzki-energiako, energia termikoko eta elektrikoko aprobetxamendurako sistemak sartzen dituzten eraikuntzek, instalazioek edo obrek, indarrean dugun legeriak exijitzen dituenean izan ezik. Hobaria lortzeko honako baldintza hau bete behar dute beroa sortzeko instalazioek: Administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak izan beharko dituzte.
c) ehuneko 50eko hobaria izango dute etxebizitza bat duten eta bizitzeko baldintzak hobetzeko obrak egiten dituzten 65 urtetik gorakoek: traba arkitektonikoak kentzeko eta irisgarritasun-elementuak jartzeko behar diren obrak. Edonola ere, etxe horretan bizi direnen pertsonen urteko errentek ezingo dute honako kopuru hauek gainditu:
d) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak udalerrian kokatuta dauden irakaskuntza-zentroetan gauzatutako egokitzapen eta/edo eraikuntza obra, instalazio edo eraikuntzen aldeko ehuneko 95eko hobaria emango da, baldin eta interes berezi edo udal-erabilerazkotzat jo badira, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gainezko Zergari buruzko uztailaren 19ko 45/1989 Foru Arauko 4.3.a) artikuluaren arabera.
|
Nork eska dezake |
Interesdunak edo legezko ordezkariak |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohanik |
Prozeduraren epea |
Gutxi gorabeherako epea: hilabete bat Legezko epea: sei hilabete Administrazioaren isiltasunaren Ondorioa: ezezko erantzuna |
Ezarri beharreko araudia |
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
Alkatetzak |
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Idazkaritza-kontu hartzailetza |
Oharrak |
|
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea
OGASUNA |
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergarekin lotutako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea |
Zer da |
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren zergaren araudi espezifikoan aurreikusitako salbuespenen, hobarien eta ez atxikitzeko aitorpenen eskabidea. 1.- APLIKAZIO EREMUTIK KANPO: a) Landa lursailek izan dezaketen balio-gehikuntza zerga honen aplikazio eremutik kanpo geratzen da. b) Honako hauek ez dira zergaren pean egongo: ezkontideek ezkontza-sozietateari egindako ondasun eta eskubide ekarpenak, hauen ordainetan beraien alde egiten diren esleipenak, eta ezkontideei beren ondasun komunen ordainetan egiten zaizkien eskualdaketak. Xedapen berdina aplikatuko zaie, aurreko paragrafoan aipatzen diren kasu berberetan, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kideek. Ezkontideen arteko, Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteko kideen arteko edo seme-alabentzako ondasun higiezinen eskualdaketak, ezkontza-baliogabetzea, bananketa edo dibortzioa geratzekotan edo izatezko bikotea amaitzekotan epaiak betetzearen ondorioz eginak, edozein delarik ere ezkontza erregimen ekonomikoa edo ondare erregimen ekonomikoa, hurrenez hurren. 2.- SALBUESPENAK: Balio-gehikuntzak zerga honetatik salbuetsita daude, zerga hau ordaintzea honako pertsona edo erakunde hauei dagokienean:
Honako egintza hauen ondorioz gertatzen diren balio gehikuntzak SALBUETSITA daude zerga honetatik: a) Zortasun eskubideen sorrera edo eskualdaketa. b) Foru arauko (Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko 42/1989 Foru Araua, uztailaren 19koa) 4.1.k) artikuluko salbuespena ezarri behar zaizkien ondasunen eskualdaketak, jabeek edo eskubide errealen titularrek ondasun higiezin horien kontserbazio, hobekuntza edo birgaitzeko lanak eurek ordainduta egin dituztela egiaztatzen dutenean. 3.- HOBARIAK Udalak zerga ordenantzan kuota osoaren ehuneko 95eko hobaria arau dezakete, bai lurrak eskualdatzean, bai jabetza mugatzen duten gozamen eskubide errealak eskualdatu edo eratzean; horiek heriotzagatik ondorengoen nahiz adoptatuen, ezkontideen, izatezko bikotekideen (Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak direnean) eta aurrekoen nahiz adoptatzaileen alde eginiko irabazizkoak izango dira. (Abenduaren 19ko 22/2003 Foru Arauak, izatezko bikoteen zerga araubideari buruzkoak, aldatu du, eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartu da indarrean. Hala ere, haren aplikazioa zergadunarentzat onuragarriagoa baldin bada, 2003ko maiatzaren 24tik aurrera izango ditu ondorioak). |
Nork eska dezake |
Interesdunak edo legezko ordezkariak |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohanik |
Prozeduraren epea |
Gutxi gorabeherako epea: hilabete bat Legezko epea: sei hilabete Administrazioaren isiltasunaren Ondorioa: ezezko erantzuna |
Ezarri beharreko araudia |
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
Alkatetzak |
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Idazkaritza-kontu hartzailetza |
Oharrak |
Oro har, salbuespenak/hobariak onartzen den urtearen hurrengo urtetik aurrera izango du eragina. |
Gaineratutako agiriak
Kobraketa-dokumentuaren edo ordainagiriaren ale bikoiztua
OGASUNA |
Kobraketa-dokumentuaren edo ordainagiriaren ale bikoiztua |
Zer da |
Kobraketa-dokumentua ematea (jatorrizkoa galduz gero, zergak ordaintzeko balio duen dokumentua) Ordainagiria ematea (jatorrizkoa galdu denean, ordainagiriaren ale bikoiztua)
|
Nork eska dezake |
Ordainagiriaren titularra den pertsonak, edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: unean bertan. Legezko gehienezko epea: ez dagokio. Isiltasun administrazioaren eraginak: ez dagozkio. |
Ezarri beharreko araudia |
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
1. Kobraketa-dokumentua: 1.1. Eskatzaileari eskabidearen kopia zigilatu eta entregatu. 1.2. Unean bertan, ordainagiria eman. 1.3. Edozein banku-erakundetan ordaindu ahal izango da, aurretiaz dagokion ordainagiria aurkeztuta, eta bertan barra-kodea agertzen delarik. 2. Ordainagiria: 2.1. Eskatzaileari eskabidearen kopia zigilatu eta entregatu. 2.2. Udalak bikoiztutako aleak emango ditu, helbideratutako ordainagirien kasuan bakarrik. Ordainketa banku-helbideratze bidez egin bada, interesdunak bere banku-erakundean eskatu beharko du. |
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
|
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Herritarren Arretarako Zerbitzua |
Oharrak |
Ziurtagiria ematen den unean, interesdunari ordaintzeko dituen zorren berri emango zaio. |
Gaineratutako agiriak
Zerga-betebeharren ordainketen jakinaren gainean egotea ziurtatzen duen agiria
OGASUNA |
Zerga-betebeharren ordainketen jakinaren gainean egotea ziurtatzen duen agiria. |
Zer da |
Udal zergei dagozkien zorren ordainketekin bat etortzea ziurtatzen duen agiria. |
Nork eska dezake |
Interesdunak, edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Aurrez aurre aurkeztuz gero: astebete |
Ezarri beharreko araudia |
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
- |
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Herritarren arretarako zerbitzua |
Oharrak |
Zerga-ziurtagiriei buruzko araudi espezifikoak kontrakoa esaten ez badu, zerga-ziurtagiriak baliozkoak izango dira, ondorengo epeetan:
|
Gaineratutako agiriak
Zerga-betebeharrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera
OGASUNA |
Zerga-betebeharrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera. |
Zer da |
Borondatezko edo exekuzio-epearen barruan dauden zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera, egoera ekonomiko-finantzarioak, aldi baterako, ordainketa egitea ezinezko egiten duenean. |
Nork eska dezake |
Interesdunak edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Ezarri beharreko interesa diruaren legezko interesa izango da. |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: hilabete bat. Legezko gehienezko epea: bi hilabete. Isiltasun administratiboaren eragina: ezestea.
|
Ezarri beharreko araudia |
6/2005 foru araua, zergei buruzkoa 48/1994 foru dekretua, Arabako Lurralde Historikoko diru-bilketarako Araudi Orokorra onartzen duena.
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
Alkatetza |
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Idazkaritza-kontuhartzailetza |
Oharrak |
|
Gaineratutako agiriak
Titulartasun aldaketa
OGASUNA |
Titulartasun aldaketa |
Zer da |
Ondasun higikor edo higiezin baten transmisioari dagokion ordainagirien titulartasun aldaketa. |
Nork eska dezake |
Interesdunak, edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: astebete. Legezko gehienezko epea: ez dagokio. Isiltasun administratiboaren eragina: ez dagokio. |
Ezarri beharreko araudia |
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarako: Ondasun Higiezinen zergarako: |
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
|
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Herritarren arretarako zerbitzua. |
Oharrak |
Aldaketa urte horretako zerga-erroldan geratuko da jasota, otsailaren 28a baino lehenago aurkezten bada. Data horretatik aurrera, hurrengo urteko zerga-erroldan jasoko da. Ibilgailuen transferentzien kasuan, aldaketa Udalean entregatu beharko da abenduaren 31 baino lehen. Ez bada hala egiten, hurrengo urteko zerga-erroldan geratuko da jasota. |
Gaineratutako agiriak
Helbideratzeak
OGASUNA |
Helbideratzeak |
Zer da |
Ordainagiriak helbideratzea, oro har. |
Nork eska dezake |
Interesdunak edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: astebete. Legezko gehienezko epea: ez dagokio. Isiltasun administratiboaren eragina: ez dagokio. |
Ezarri beharreko araudia |
48/1994 foru dekretua, Arabako Lurralde Historikoko diru-bilketarako Araudi Orokorra onartzen duena. |
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
Programaren datu basean aldaketak egin. |
Nork onartzen du |
|
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Herritarren arretarako zerbitzua. |
Oharrak |
Aldaketa zerga-erroldan geratuko da jasota, eskaera zerga bakoitzaren borondatezko epearen hasiera baino hilabete bat lehenagoko epean egiten bada. |
Gaineratutako agiriak
Trakzio mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga itzultzea
OGASUNA |
Trakzio mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga itzultzea |
Zer da |
Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskabidea, trafiko zuzendaritzan behin betiko bajagatik edo deusezteagatik, edo lapurretaren ondoriozko aldi baterako bajagatik.
|
Nork eska dezake |
Interesdunak edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: hilabete bat. Legezko gehienezko epea: sei hilabete. Isiltasun administratiboaren eragina: negatiboa. |
Ezarri beharreko araudia |
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
Alkatetzak. |
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Idazkaritza-kontuhartzailetza |
Oharrak |
|
Gaineratutako agiriak
Okerreko diru-sarrerak itzultzea
OGASUNA |
Okerreko diru-sarrerak itzultzea |
Zer da |
Okerreko diru-sarrerak itzultzeko eskaera, edozein lege-kasutan (bikoizketak zerga-zorrak edo zigorrak ordaintzerakoan, zerga baten likidazioaren emaitza baino zenbateko handiagoa ordaintzea…). |
Nork eska dezake |
Interesdunak, edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Udal bulegoetan:
Ondorengo erakundeetako edozein administrazio-organotako erregistroetan:
Informazio gehiagorako, deitu: 945 464041 |
Zenbat balio du |
Dohainik. |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: hilabete bat. Legezko gehienezko epea: sei hilabete. Isiltasun administratiboaren eragina: negatiboa. |
Ezarri beharreko araudia |
6/2005 Foru araua, zergei buruzkoa.
|
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
Alkatetzak |
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Idazkaritza-kontuhartzailetza |
Oharrak |
|