Armak

Armak edukitzeko eta erabiltzeko lizentzia

ARMAK EDUKITZEKO LIZENTZIA

ZER

 

Aire konprimituko armetarako (4. kategoria) eta paintball eta airsoft-erako armetarako txartelak ematea.

A txartela (balioa: 5 urte)

1) Aire edo gas konprimitu bidez eragindako armak, eskopeten parekoak ez direnak:

-Karabinak eta pistolak – tiro erdiautomatikoa eta errepikapen-tiroa.

-Akzio bikoitzeko errebolberrak.

2) Aisialdi- eta kirol-erabilerako armak, tiro automatikodun sistemadunak.


B txartela (balio iraunkorra)

  1. Aire edo gas konprimitu bidez eragindako armak, eskopeten parekoak ez direnak:

- Karabinak eta pistolak – arima laua edo marratua, eta tiro bakarrekoa.
-Akzio soileko errebolberrak.

2) Aisialdi- eta kirol-erabilerarako armak, malguki bidez eragindakoak.

NORK

18 urtetik gorakoak, udalerrian erroldatutakoak.

18 urtetik beherakoak, baina 14 urtetik gorakoak, udalerrian erroldatutakoak, gurasoen edo guraso ahala edo tutoretza dutenen baimena dutenak.

DOKUMENTAZIOA

  • Formularioa: “Armak edukitzeko lizentzia”.
  • Armategiak emandako arma-txartelaren hiru ale, bertan jasota dagoelarik armaren zenbakia.
  • Eskatzailearen NAN, pasaportea edo egoitza-baimena.
  • 14 urtetik gorako adingabeen kasuan, gurasoen edo guraso-ahala edo tutoretza dutenen NANa.
  • Erosketaren faktura edo transferentzia-dokumentua, bertan jasotzen delarik arma 4. kategoriako moduan sailkatuta dagoela, 4.1 edo 4.2 kategoria den zehaztuta, eta marka, modeloa, kalibrea eta serie-zenbakia adierazita.
  • Titularrak ez badu erosketa-fakturarik, armaren titulartasunaren gaineko zinpeko adierazpen batek ordezkatu ahal izango du.
  • Gaitasun psiko-fisikoen txostena.
  • Aurrekari penalen ziurtagiria.

Partikularren arteko eskualdatze-kasuetan (salmenta, dohaintza, etab.), titular berriak baimena eskatu beharko du, eta honakoak aurkeztu beharko ditu:

  • NANaren edo AIZaren fotokopia, bai aurreko titularrarena, bai titular berriarena.
  • Aurreko titularrak eta titular berriak sinatutako dokumentua, bertan jasota salerosketa edo dohaintza gauzatu izana.
  • Aurreko titularrak karabina eta/edo pistola erosi izanari dagokion fakturaren fotokopia, eskualdatutako armaren titulartasuna eta datuak egiaztatzeko.

Aurreko titularrak ez badu erosketa-fakturarik, armaren titulartasunaren gaineko zinpeko adierazpen batek ordezkatu ahal izango du.

IZAPIDETZEA

Telematikoki, udal webgunetik sarbidea duen egoitza elektronikoan.

Aurrez aurre, herritarren arretarako udalaren bulegoan.

  • Era berean, eskaerak aurkeztu daitezke ondorengo lekuetan: beste Administrazio Publikoetako erregistroetan, eta Correos-en bulegoetan.

PREZIOA

Zerbitzuak eman eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren arabera.

EPEA

Aurreikusitako epea: 15 egun

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez bada erantzuten duen eragina: negatiboa

ARAUDIA

  • 137/1993 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa, Armen Erregelamendua onartzen duena.
  • 976/2011 Errege Dekretua, uztailaren 8koa, Armen Erregelamendua aldatzen duena.
  • 2860/2012 Agindua, abenduaren 27koa, airsoft eta paintballeko jolas- eta kirol-jardueretan erabil daitezkeen zenbait armari aplikatu beharreko araubidea ezartzen duena.

ONDORENGO IZAPIDEAK

  1. Eskumena duen organoaren ebazpena, eta tasaren likidazioa.
  2. Txartea ematea, hala badagokio.
  3. Datuen 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean eta Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitakoa betez, jakinarazten dizut ematen dituzun datuak beti lagako direla ARMEN ERREGISTRO NAZIONALA tratamenduan sartzeko. Erregistro horren arduraduna Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiko Armen eta Lehergailuen Esku-hartze Zentraleko burua da.

OHIKO GALDERAK ETA OHARRAK

Baimen hau emateak EZ du ehizerako baimena ematen denik esan nahi. Ehizean aritzeko, nahitaezkoa da dagokion ehiza-baimena izatea.

Aire konprimituzko karabinak horretarako egokiak diren lekuetan bakarrik erabili ahal izango dira; inoiz ez hiri-esparruan, eta tiro-punteria egiteko bakarrik erabili ahal izango dira.  

ARDURA DUEN ARLOA

Idazkaritza-arloa

Bengolarra kalea, 1

Ondategi, (01008)

Telefono zk.: 945 464041

Helbide elektronikoa: zigoitia@zigoitia.eus