Bengolarrako udal igerilekuak
Zigoitiko Udalak bi igerileku ditu: haurrentzakoa eta helduentzakoa. Udan irekitzen ditu, ekainetik irailera, eta Bengolarra kirol instalazioetan (Ondategi) daude. Astelehenetik igandera 11:00etatik 20:30era daude irekita.
Udal igerilekuak erabiltzeko Zuiako Udalerriarekin hitzarmen bat sinatu du; Zigoitiko Udalak urtero ordaintzen du hori. Hitzarmen hori kontsultatu.
KULTURA ETA KIROLA |
Bengolarrako udal-igerilekuko sartzeko udaleko herritar txartela eskatzea |
Zer da |
Udal herritar txartela, titularra Bengolarrako udal-igerilekuko instalazioetan (Gopegi-Ondategi) erabilgarri dauden zerbitzuetan sar daiteke eta haiek erabil ditzake.
Hiru abonamendu modalitate daude:
|
Nork eska dezake |
Udal igerilekuaren zerbitzua erabiltzeko interesa duen udalerriko edozein pertsonak edo haren ordezkariak. Adingabeei dagokienez, zerbitzua erabiliko duen adingabearen gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da |
Igerilekuetan: Astelehenetik Ostiralera 11:00etatik 20:30etara. Udal bulegoetan:
|
Zenbat balio du |
Indarrean den Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
|
Prozeduraren epea |
Epea, gutxi gorabehera: 3 egun Legezko epea: 3 hilabete Isiltasun administratiboa: positiboa. |
Ezarri beharreko araudia |
Udal-igerilekuaren zerbitzuaren arauak. |
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartzen du |
|
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Diru Bilketa Zerbitzua |
Oharrak |
Txartela pertsonala eta besterenezina da. Zerbitzuko baja: Abonamendua automatikoki berritzen da hurrengo urteko bainu-denboraldirako, Zigoitiko Udalari idatziz jakinarazi ezean –urteko bainu-denboraldia hasi baino lehen (ekainaren erdialdea)– abonamendua EZ berritzeko erabakia eta zerbitzuan baja emateko nahia. Txartela galtzea: 6 euroko tasa bat ordaindu beharko da, instalazioetan sartzea ahalbidetzen duen txartel berria eskuratzeko. |