Kultur eremuak erabiltzea
Zigoitiko Udalak edozein pertsona edo erakunderen esku uzten du Gizarte eta Kultur Zentroko gelen erabilera, aldez aurretik tasa bat ordainduta.
KULTURA ETA KIROLA |
Kultura-esparruak erabiltzeko baimena eskatzea |
||||||||||||||||||||||
Zer da |
Kultura-esparruak erabiltzeko eskaera, hainbat jarduera aurrera eramateko. |
||||||||||||||||||||||
Nork eska dezake |
Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak, bai eta egoitza soziala Zigoitia udalerrian daukan edozein elkartek edo erakundek ere. |
||||||||||||||||||||||
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
||||||||||||||||||||||
Non eskatu behar da |
Zentro Soziokulturaleko eremuak erabiltzeko: Eskaera egin baino lehen, zentroko atezaintza zerbitzuari galdetuko zaio eskatu nahi den egun eta ordutan libre dagoen. Horretarako, posta bat bidaliko da kulturtegia@zigoitia.eus helbidera edo 945 46 44 00 telefono-zenbakira deituko da. Zentroan bertan galde daiteke ondoko orduetan:
Aurrez aurre ere egin daiteke: -Udaletxean, Bengolarra kaleko, 1. zenbakia, Ondategi, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00ra. Posta bidez: Posta-bulegoetan posta ziurtagiri ireki bidez. Email:zigoitia@zigoitia.eus
Zentro Soziokulturaletik kanpo dauden beste eremu batzuk erabiltzeko: Zigoitiko Udalera zuzendu: Aurez aurre, Ondategiko Bengolarra kaleko 1, zenbakian, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Posta bidez: Posta-bulegoetan posta ziurtagiri ireki bidez.
Email:zigoitia@zigoitia.eus
Informazio gehiago nahi izanez gero, 945 46 40 41 telefono-zenbakira (Udala) edo 945 46 44 00 telefono-zenbakira (Zentro Soziokulturala) deitu. |
||||||||||||||||||||||
Zenbat balio du |
Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera.
a) Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek aurrera eramaten dituzten jardueretarako:
b) Gainerako jardueretarako:
Tasa horietan hauek sartzen dira: esparrua erabiltzea, hornidura teknikoa, eta zentroko arduradunaren laguntza.
Erreserbak zentroak duen ohiko ordutegitik kanpo gauzatzeko badira, atezain-gastuak eskatzailearen kontura egongo dira, eta orduaren edo gutxiagoko tarte baten prezioa 25 euro izango da.
Ikus-entzunezko ekipamendua erabiltzeko, Udalak esleitutako areto teknikariak bertan egon beharko du. Teknikariari dagokion gastuak eskatzailearen kontura egingo dira, eta orduaren edo gutxiagoko tarte baten prezioa 35 euro izango da.
Ekitaldia dela-eta, zerbitzu horiek bestelako pertsonalarekin edo beste hornidura batzuekin osatu beharko balira, halakoak eskatzailearen kontura egongo dira, eta Udalak onartu beharko ditu, gainbegiratzeaz gain. Bestela, Udalak kudeatu behar baditu zerbitzu horiek, fakturaren kostua ehuneko 110 bitarte gehituko da.
Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude udalerriko administrazio-batzarrak, elkarteak, alderdi politikoak eta hautesle-elkarteek, eta atezainari, soinu-teknikariari edo –aurreko paragrafoan azaldu bezala– zerbitzuak osatzeko beharrezkoa den beste pertsonal gehigarri bati dagozkion gastuak baino ez dute ordaindu beharko. |
||||||||||||||||||||||
Prozeduraren epea |
Epea, gutxi gorabehera: 3 egun Legezko epea: 3 hilabete Isiltasun administratiboa: negatiboa |
||||||||||||||||||||||
Ezarri beharreko araudia |
Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza. Zentro Soziokulturalaren Arautegi Orokorra. |
||||||||||||||||||||||
Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura |
|
||||||||||||||||||||||
Ondorengo izapideen laburpena |
|
||||||||||||||||||||||
Nork onartzen du |
Kultura eta Hezkuntzako Ordezkaritzak. |
||||||||||||||||||||||
Izapidearen ardura duen Udal saila |
Kultura eta Hezkuntzako Arloa |
||||||||||||||||||||||
Oharrak |
|