Kirol eta kultur jarduerak

Zigoitiko Udalak antolatutako hainbat kirol eta kultur jarduera daude. Horien artean:
-Urtean zeharreko ikastaroak, bi epealdikoak (urritik abendura eta urtarriletik maiatzera).
-Ikastaro monografikoak urtean zehar aldizka antolatzen direnak.
-Udalekuak.
-Antzerki-udalekuak.
-Gabonetako tailerrak eta Olentzeroren festa.

Aldizkako ikastaroak

Zigoitiko Udalak urtero antolatzen dituen kirol eta kultur jarduerak, bi epealdikoak (urritik abendura eta urtarriletik maiatzera).

Zer da

Zigoitiko Udalak urtero eta bi alditan (urritik-abendura eta urtarriletik maiatzera) antolatzen dituen kirol- eta kultura-ikastaroetan izena emateko eskaera, bai eta urtean zehar une jakin batzuetan antolatzen diren ikastaro monografikoetan ere.

Nork eska dezake

Eskaintzen den jarduera bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen duen edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Jardueran izena emateko eskabide-orria, beteta eta sinatuta.
  • Ikastaro monografiko batean izena emateko, dagokion tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria gehituko da, edo tasa hori eskudirutan ordainduko da izena emateko unean.

Non eskatu behar da

Bertara joanda:

Zigoitiko Zentro Soziokulturalean (Bengolarra kalea, 1A-Ondategi), ordutegi honetan:

 

HILAK

 

ASTEKO EGUNAK

Astelehenetik
ostiralera

Larunbatak

Iraila

10:00 - 13:00

16:30 - 20:00

 

Urritik maiatzera

10:00 - 13:00

16:30 - 21:30

10:30 - 13:00

17:30 - 22:00

Ekaina

10:00 - 13:00

16:30 - 20:30

 

Uztaila

16:30 - 20:00

 

 

HILAK

 

ASTEKO EGUNAK

Igandeak

Azarotik martxora

17:30 - 20:30

 

Posta arruntez: postetxeetan, posta ziurtatuz.

Posta elektronikoz: izena emateko eskabide-orria bete, eta kulturtegia@zigoitia.eus helbidera bidali behar da

Argibide gehiagorako, deitu: 945 464400 (Zentro Soziokulturala) edo 945 464041 (Udaletxea) zenbakietara.

Zenbat balio du

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera.

Zigoitiko Zentro Soziokulturalaren arau orokorrak.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 15 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: positiboa.

Ezarri beharreko araudia

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Zentro Soziokulturaleko atezaintzako pertsonalak eskabide-orria jaso, eta bertan ageri diren datu guztiak zuzen dauden egiaztatuko du. Monografikoei dagokienez, tasa ordaindu izanaren ziurtagiria gehituko da, transferentzia egiten bada, edo eskatzaileari hartu-agiria emango zaio, tasa hori eskudirutan ordaintzen bada.
  2. Atezaintzako pertsonalak eskaera Zigoitiko Udalera igorriko du, dagokion tasaren zenbatekoarekin batera, eskudirutan ordaindu bada (monografikoen kasuan bakarrik).

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Egindako izen-emateen sarrera-erregistroa egitea.
  2. Ikastaro bakoitzari dagokion kuotaren kobrantza kudeatzea, baku-helbideratze bidez. Salbuespena: ikastaro monografikoak izena emateko unean ordainduko dira, edo Udalaren banku-kontura transferentzia eginez, edo eskudirutan ordainduz.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Diru Bilketa Zerbitzua

Oharrak

Ordainbidea:

  • Urritik abendurako aldia eta urtarriletik maiatzerako aldia:

Banku-helbideratze bidez. Jarduera automatikoki berritzen da urtarriletik maiatzera bitarteko aldirako, idatziz baja-eskaera egiten denean izan ezik, horretarako ezarririk dagoen epean.

  • Monografikoak:
  • Udaletxearen banku-kontuan ordaintzea (KUTXABANK ES51 2095 3224 24 1095220256 edo LABORAL KUTXA ES21 3035 0143 75 14300024035). Izena emateko eskaerarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Eskudirutan ordaintzea, Zentro Soziokulturaleko pertsonalari, izena emateko unean. Izena eman duen pertsonari ordainketaren hartu-agiria emango zaio.

Monografikoak

Zigoitiko Udalak aldian behin antolatutako ikastaroak, urte osoan zehar.

Zer da

Zigoitiko Udalak urtero eta bi alditan (urritik-abendura eta urtarriletik maiatzera) antolatzen dituen kirol- eta kultura-ikastaroetan izena emateko eskaera, bai eta urtean zehar une jakin batzuetan antolatzen diren ikastaro monografikoetan ere.

Nork eska dezake

Eskaintzen den jarduera bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen duen edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Jardueran izena emateko eskabide-orria, beteta eta sinatuta.
  • Ikastaro monografiko batean izena emateko, dagokion tasa ordaindu izana egiaztatzen duen agiria gehituko da, edo tasa hori eskudirutan ordainduko da izena emateko unean.

Non eskatu behar da

Bertara joanda:

Zigoitiko Zentro Soziokulturalean (Bengolarra kalea, 1A-Ondategi), ordutegi honetan:

 

HILAK

 

ASTEKO EGUNAK

Astelehenetik
ostiralera

Larunbatak

Iraila

10:00 - 13:00

16:30 - 20:00

 

Urritik maiatzera

10:00 - 13:00

16:30 - 21:30

10:30 - 13:00

17:30 - 22:00

Ekaina

10:00 - 13:00

16:30 - 20:30

 

Uztaila

16:30 - 20:00

 

 

HILAK

 

ASTEKO EGUNAK

Igandeak

Azarotik martxora

17:30 - 20:30

 

Posta arruntez: postetxeetan, posta ziurtatuz.

Posta elektronikoz: izena emateko eskabide-orria bete, eta kulturtegia@zigoitia.org helbidera bidali behar da

Argibide gehiagorako, deitu: 945 464400 (Zentro Soziokulturala) edo 945 464041 (Udaletxea) zenbakietara.

Zenbat balio du

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera.

Zigoitiko Zentro Soziokulturalaren arau orokorrak.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 15 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: positiboa.

Ezarri beharreko araudia

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Zentro Soziokulturaleko atezaintzako pertsonalak eskabide-orria jaso, eta bertan ageri diren datu guztiak zuzen dauden egiaztatuko du. Monografikoei dagokienez, tasa ordaindu izanaren ziurtagiria gehituko da, transferentzia egiten bada, edo eskatzaileari hartu-agiria emango zaio, tasa hori eskudirutan ordaintzen bada.
  2. Atezaintzako pertsonalak eskaera Zigoitiko Udalera igorriko du, dagokion tasaren zenbatekoarekin batera, eskudirutan ordaindu bada (monografikoen kasuan bakarrik).

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Egindako izen-emateen sarrera-erregistroa egitea.
  2. Ikastaro bakoitzari dagokion kuotaren kobrantza kudeatzea, baku-helbideratze bidez. Salbuespena: ikastaro monografikoak izena emateko unean ordainduko dira, edo Udalaren banku-kontura transferentzia eginez, edo eskudirutan ordainduz.

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Diru Bilketa Zerbitzua

Oharrak

Ordainbidea:

  • Urritik abendurako aldia eta urtarriletik maiatzerako aldia:

Banku-helbideratze bidez. Jarduera automatikoki berritzen da urtarriletik maiatzera bitarteko aldirako, idatziz baja-eskaera egiten denean izan ezik, horretarako ezarririk dagoen epean.

  • Monografikoak:
  • Udaletxearen banku-kontuan ordaintzea (KUTXABANK ES51 2095 3224 24 1095220256 edo LABORAL KUTXA ES21 3035 0143 75 14300024035). Izena emateko eskaerarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Eskudirutan ordaintzea, Zentro Soziokulturaleko pertsonalari, izena emateko unean. Izena eman duen pertsonari ordainketaren hartu-agiria emango zaio.

Udalekuak

2021ko udalekuetan aurrez izena emateko epea zabalik.

ZIGOITIKO UDALEKUAK
2021

IZENA EMATEKO OINARRIAK ETA FUNTZIONAMENDU ARAUAK

 

1. Udalekuen helburuak

  • Umeen artean zenbait balore (hezkidetza, kulturartekotasuna, bizikidetza, gainontzeko parte-hartzaileekiko eta ingurumenarekiko errespetua, etab.) sustatu eta garatzea.

  • Zigoitiko ume eta gaztetxoen hizkuntz ohituretan eragitea, gune, aukerak, ohiturak eta euren arteko harremanak euskaraz sustatuz

  • Gurasoei lana eta familia uztartzeko aukerak ematea, umeen oporraldiaren garaian.

 

2. Udalekuen datak eta ordutegiak

Udal Udalekuak

  • Udalekuak 2021ko uztailaren 5tik 16ra bitartean egingo dira.

  • Ordutegia goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara izango da.

  • Zaintza zerbitzua behar duenentzat egongo da 9:00etatik 9:30etara eta 14:00etik 14:30etara.

Udal Udalekuak

  • Udalekuak 2021ko uztailaren 19tik 23ra bitartean egingo dira.

  • Ordutegia goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara izango da.

3. Nork har dezake parte

  • 2009 eta 2017 artean jaiotakoek  eman ahal izango dute izena udalekuetan. Erroldatutako umeei lehentasuna hemango zaie. Gainera, Zigoitian erroldatu gabekoek ere parte hartu alhal izango dute, baldin eta zozketa egin ondoren bete gabeko plazak geratzen diren.

  • Irisgarritasun unibertsala bermatzeko eta desgaitasunen bat duten pertsonen aukera berdintasunaren eta diskriminazio- ezaren sustatzeko neurri moduan (51/2003 Legean jasotakoak), behar berezi hauek aztertu eta baloratruko egingo dira. Jarduera egoki burutzeko aurreikusi daitekeen edozein arazoren berri eman beharko du izena ematen duen guraso edo arduradunak taldeak osatzerakoan eta hezitzaile laguntzaileen beharrak zehaztekoan informazio guztia edukitzeko.

3. Izena ematea

Izen-ematea egin ahal izango da Internet bidez udaleko web gunean, www.zigoitia.eus,izena emateko eskabidea bete eta kulturtegia@zigoitia.eus herlbidera bidaliz edota Zigoitiko Gizarte eta Kultur Etxean astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 20:30etara.

Izena emateko bi modu daude:

  1. banakako izen ematea: haur bakoitzak izen emate orri bat beteko du, eta zozketan parte hartzeko zenbakia bat izango du.

  2. Familiako izen ematea: Aukera hau erabiliz gero, anai-arrebak elkarrekin izena emandako guztiak zenbaki bakar batekin sartuko dira zozketan.

 

4. Plazak esleitzea

Leku mugatuak dira.

Eskabideak dauden plazak baino gehiago badira zozketa egingo da:

  • Zozketa egingo da Izena emateko epea amaitzen denean, baldintza guztiak betetzen dituztenekin.

  • Zozketan plazarik lortu ez duten eskabideak itxaron zerrendan sartuko dira, zozketa zenbakiaren arabera ordenatuta.

 

Izena emateko epea bukatzen denean plaza libreak geratzen badira, izena ematea epez kanpo egin dutenei eskainiko zaizkie, izena eman ahalako hurrenkeran.

 

5. Epeak

  • Izen emateko epea: 2021ko ekainaren1etik 18ra

  • Zozketa ekainaren 23an egingo da, aldez aurretik adieaziko da aldekatak egotekotan.

  • Ekainaren 23an familia bakotzari adieraziko zaio bere haurrari plaza egokitu zaion ala ez eta ordaintzeko modua jakinaraziko zaio.

  • Uztailaren 1ean bilera bat egingo da familiekin udalekuetan jarraitu beharreko jarduerak, beharrak eta protokoloak azaltzeko.

 

Eskaera egiterakoan, posta elektronikoaren helbidea jarriz gero, zozketaren emaitzarekin eta ondoren eman beharreko urratsekin jakinarazpen pertsonalizatua jasoko du bakoitzak e-posta bidez.

6. Covid-19 dela eta, segurtasun neurriak

Covid-19ak sortu duen osasun egoera dela eta, 2021ko udalekuak egoera horretara egokitutakoak izango dira. Unean-uneko egoeraren arabera eta osasun agintariek agindutakoaren arabera, neurriak zorroztu edo arindu ahal izango dira.

1. Guraso/tutore/arduradunek haurra lagundoko dute goizero udalekuetako sarreran eta irteeran.

2. Haurrei tenperatura hartuko zaie sarrean, eta sukarra izanez gero etxera joan beharko du. Horregatik oso garrantzitsua izangoo da guraso/tutore/arduradunak itxarotea haurra sartu arte.

3. ondoren, gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbituko dituzte haurrek eta taldeka gelatara joango dira.

4. 6urtetik gorakoentzat derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea 2 metroko distantzia ezin bada gorde, beraz haur guztiek etxetik ekarri beharko dute musukoa, eta sarreran erakutsi.

5. Goizean zehar, beti saiatuko gara, dinamika eta joko batzuen bidez tarteak egoteko musukorik gabe, hau da, 2 metroko arau errespetatuz.

6. Printzipioz, haur bakoitzak gehienez harremana izango du bere taldekoekin.

7. Familiei eskatzen diegu zuhurtzia handiz jokatzea, eta etxeetan edo haurra gaixotuz gero, ahalik eta lasterren horren berri ematea, protokoloek ezarritakoa lehenbailehen bete ahal izateko.

8. Bestelako arrazoiren batengatik, haurren batek ez badu udalekura joan behar egunen batean, udalekuko arduradunari jakinaraztea eskatzen da.

9.Haurren bat edo hezitzaileren bat Covid-19rekin gaixotzen bada edo susmoa badago, beharreko neurriak hartuko dira, eta egoeraren arabera gerta liteke talderen batean edo egoeraren arabera udaleku osoa bertan behera geratzea.

10. Haurrek ezin dute inolako jostailurik eraman etxetik. Hezitzaileek emango diete behar dutena. Haur bakoitzak bere hamaiketakoa eraman ahal izango du.

12. Programazioak, jokoak, irteerak eta abar, unean uneko osaun egoerara egokituko dira.

Gabonetako tailerrak

Gabon garaian egiten diren jarduera espezifikoak.

  • Gabonetako tailerrak (euskaraz): 2 tailer, izena eman duten umeekin osatuak, bi adin-tartetan, 4 egunez, 10:00etatik 13:00etara. Gai monografiko baten inguruan hainbat jarduera egingo dira: jolasak, eskulanak, bideoak,...
  • Olentzeroren festa (euskaraz): Zigoitiko Udalak aukeratzen duen datan, 18:00etatik 20:30era. Olentzerori harrera egin ondoren, hainbat gauza banatuko dira: opariak goxokiak, txokolatea eta ardo beroa.

Bi jardueren programazioa eta gabonetako tailerren prezioa aldez aurretik jakinarazi eta iragarriko dira.

Kirol-ikastaro eta kultura-jardueretan baja emateko eskaera

Zer da

Izena eman duen pertsona batek kirol-ikastaro, kultura-jarduera edo ikastaro monografiko batean baja emateko eskaera egitea, edozein unetan halakoa aurrera eramaten ari den bitartean.

Urtekoak diren eta bi alditan (urritik abendura eta urtarriletik maiatzera) aurrera eramaten diren jardueretan, berariaz horretarako ezarri den pean aurkeztu behar da bajarako eskaera, berritze automatikoa egitea eragozteko, urtarriletik maiatzera bitarteko aldirako.

Ez da inoiz ordaindutako tasa itzuliko.

Nork eska dezake

Aurretik izena eman duen edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Non eskatu behar da

Bertara joanda:

Zigoitiko Zentro Soziokulturalean (Bengolarra kalea, 1A-Ondategi), ordutegi honetan:

HILAK

 

ASTEKO EGUNAK

Astelehenetik
ostiralera

Larunbatak

Iraila

10:00 - 13:00

16:30 - 20:00

 

Urritik maiatzera

10:00 - 13:00

16:30 - 21:30

10:30 - 13:00

17:30 - 22:00

Ekaina

10:00 - 13:00

16:30 - 20:30

 

Uztaila

16:30 - 20:00

 

 

HILAK

 

ASTEKO EGUNAK

Igandeak

Azarotik martxora

17:30 - 20:30

Posta arruntez: postetxeetan, posta ziurtatuz.

Posta elektronikoz: izena emateko eskabide-orria bete, eta kulturtegia@zigoitia.org helbidera bidali behar da

Argibide gehiagorako, deitu: 945 464400 (Zentro Soziokulturala) edo 945 464041 (Udaletxea) zenbakietara.

Zenbat balio du

Doan.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 15 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: positiboa.

Ezarri beharreko araudia

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

  1. Zentro Soziokulturaleko atezaintzako pertsonalak bajarako eskabide-orria jaso, eta bertan ageri diren datu guztiak zuzen dauden egiaztatuko du.
  2. Atezaintzako pertsonalak eskaera Zigoitiko Udalera bidaliko du.

Ondorengo izapideen laburpena

  1. Bajen sarrera-erregistroa egitea.
  2. Diru Bilketa Zerbitzuan bajak kudeatzea.

 

Nork onartzen du

 

Izapidearen ardura duen Udal saila

Diru Bilketa Zerbitzua

Oharrak

Ikastaro edo jarduerako bajak urtarriletik maiatzera bitarteko aldian izen-ematea automatikoki berritzea eragozteko baino ez du balio. Baja egiten bada jarduera ematen ari den aldian zehar, ez da itzultzen ordaindutako tasaren zati proportzionala.