Bengolarrako pilotalekua

Zigoitiko Udalak badu pilotaleku estali bat urte osoan irekita dagoena.

KULTURA ETA KIROLA

Udal-pilotalekua erabiltzeko eskaera

Zer da

Udal-pilotalekua erabiltzeko eskaera, kirol-jardueratarako nahiz bestelako ekitaldi batzuetarako.

Nork eska dezake

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak, bai eta edozein elkartek edo erakundek ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Non eskatu behar da

Lauhilekoko kirol-jardueretarako:

  • Lau hilean behin, pilotalekua erabiltzeko erreserba zozketatuko da (astean ordubeteko erreserbak). Zozketa udal kirol-instalazioetako tabernan (“Bengolarra Taberna”) egingo da, Ondategiko Bengolarra kaleko 2.ean (Tel.: 945 46 40 62).

Abuztua ez da zozketan sartuko.

Une jakinetan egiten diren kirol-jardueretarako:

  • Erabiltzeko eskaera egin ahalko da udal kirol-instalazioetako tabernara (“Bengolarra Taberna”) bertaratuta, Ondategiko Bengolarra kaleko 2.ean (Tel.: 945 46 40 62).

Bestelako ekitaldi batzuetarako:

Bertara joanda:

  • Udaletxean –Bengolarra, 1 (Ondategi)– astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Posta arruntez: postetxeetan, posta ziurtatu irekiaren bidez.

Helbide elektronikoa: zigoitia@zigoitia.org

Argibide gehiagorako, deitu 945 46 40 41 zenbakira

Zenbat balio du

Indarrean den Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren arabera.

  • Kantxa erabiltzeagatik:

Orduka erabiltzea: 6 euro orduko

Hiruhilekoko erreserbarekin erabiltzea: 5 euro orduko

  • Argiztapena erabiltzeagatik, gainera, tasa hau ordaindu beharko da:

Argiztapena erabiltzea: 3 euro orduko

  • Pilotalekua erabiltzeko, administrazio-batzarrek, Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturiko elkarteek, eta Udaleko talde politikoek, Udalek aurretiaz baimena emanda, 400 euroko fidantza bat jarri beharko dute, eta tasa ordaintzetik salbuetsirik egongo dira.

  • Udal-pilotalekuan edo Bengolarra parkean dantzaldiak edo irabazi-asmoa duten beste ekitaldi batzuk antolatzeko, aurretiaz Udalaren baimena lortuta, 400 euroko fidantza bat jarri beharko da, eta 250 euroko tasa bat ordaindu.

Prozeduraren epea

Epea, gutxi gorabehera: 3 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: negatiboa

Ezarri beharreko araudia

Zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Herritarrentzako Arretarako zerbitzuak jarraitu beharreko prozedura

Hiruhilekoko kirol-jardueretarako:

  • Hiruhilekorako ordukako zozketa eta esleipena nahiz tasa ordaintzea Bengolarra Tabernan, Ondategiko Bengolarra kaleko 2.ean, (Tel.. 945 46 40 62).

Une jakinetan egiten diren kirol-jardueretarako:

  • Tasa ordaintzea Bengolarra Tabernan, Ondategiko Bengolarra kaleko 2.ean, (Tel. 945 46 40 62).

Bestelako ekitaldi batzuetarako:

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratzea udaletxean.
  2. Eskaera Kultura eta Hezkuntzako Ordezkaritzara igortzea, baimendu dezan.
  3. Ekitaldia baimentzeko Alkatetzaren ebazpena jakinaraztea, fidantza eskatuta eta, ordaindu behar den kasuetan, tasa likidatuta.

Ondorengo izapideen laburpena

Fidantza jarri behar den kasuetan, halako jarduerak gauzatu ondoren, txosten bat egingo da, fidantza hori itzultzea egokia den ala ez aditzera emanda.

Nork onartzen du

Alkatetzak.

Izapidearen ardura duen Udal saila

Kultura eta Hezkuntzako Arloa

Oharrak

Ordainbidea:

  • Hiruhilekoko edo une jakinetako kirol-jarduerak, eskudirutan, Bengolarra Tabernan (Bengolarra, 2 - Ondategi).
  • Beste ekitaldi batzuk, banku-transferentziaz, ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztuta (KUTXABANK ES63 2095 3224 24 1095220256 / LABORAL KUTXA ES21 3035 0143 75 1430024035), edo kreditu-txartelez, udaletxeko bulegoetan.